Altsasuko gazteen auzia Europako Parlamentura iritsi da

  • Gurasoen ordezkaritzak eta abokatuetako batek emango diete auziaren berri Eurodiputatuei eta konferentzia batean parte hartuko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 29an - 17:21
Bel Pozueta, Jaione Carrera eta Edurne Goikoetxea Europarlamentuaren atarian (argazkia: Guaixe).

Altsasuko kasuan inputaturiko eta espetxeraturiko gazteen gurasoen ordezkaritza bat (Bel Pozueta, Edurne Goikoetxea eta Haizea Ramirez de Alda) haien abokatuetako baten laguntzarekin (Jaione Carrera), Europako Parlamentuak Bruselan duen egoitzara joan dira ostegunean. Bidaiaren helburua, kasuaren inguruan informazioa zabaldu eta hainbat estatuetako talde anitzetako eurodiputatuen babesa eskatzea da.

Agenda betea du laukoteak. 11:00etan prentsaurrekoa izan dute. Agerraldia Marina Albiolek (IU), Izaskun Bilbaok (EAJ), Xabier Benitok (Podemos) eta Josu Juaristik (EH Bildu) eskatu dute. Ondoren, 12:00etatik 13:00etara, hainbat estatu eta taldeetako Eurodiputatuekin bilera egin dute.

Bazkaldu ondoren, 15:00etatik 18:30etara, Europa, Zuzenbide Estatutik Salbuespen Estatura: borroka sozialak eta adierazpen askatasuna erasopean konferentzian parte hartuko dute. Han Hungaria, Espainia, Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Irlanda eta Italiatik joandako hizlariek hartuko dute hitza. Altsasukoek euren kasuaz eta terrorismo delituaren erabilera estentsiboaz hitzaldia eskainiko dute.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude