Altsasuko gazteen alde, Erandioko trenbideko katenaria moztu dute ezezagunek

  • Ezezagunek HIRUKA komunikazio-taldeari igorritako agiri baten arabera, Metro Bilbaoko katenaria moztu dute gaur goizaldean, Erandio aldean. Oharrean azaldu dutenez, ekintza horregaz espetxeratutako Altsasuko gazteen askatasuna eta "1978ko erregimenarekin lotzen gaituen katea" apurtzea aldarrikatu  gura izan dute. Iragarri dutenez, hainbat trenbidetako katenariak moztu dituzte Euskal Herriko "txoko askotan".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 15an - 10:37
(Argazkia: CC-by Euskalerria Irratia)

HIRUKAri helarazitako agiriaren arabera, hainbat ezezagunek Erandioko trenbideko katenaria moztu dute gaur goizaldeko lehenengo orduetan. Espetxeratutako Altsasuko gazteen alde egindako hamaika mobilizazio, protesta eta dinamiken baitan kokatu dute ekintza hori. "Ez da terrorismoa, ez eta gorrotoa; nazka da sentitzen duguna", adierazi dute Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiaren harira.

Metro Bilbaok adierazi duenaren arabera, "katenariak ez du inolako erasorik jasan" eta metroa normaltasunez funtzionatzen ari da.

Ezezagunek HIRUKA komunikazio-taldeari bidalitako agiria:

Lehenik eta behin, doakiela besarkadarik sendoena Altsasuko gazteei eta, nola ez, euren senide eta lagunei. Aupa zuek!

Altsasuko gazteen sententziak eta espetxeratzeek agerian utzi dute beste behin ere espainiar erregimen postfrankista honen ankerkeria. Euskal Herritarroi, berriro ere, gure erreietan sentiarazi digute haserrea eta amorrua. Fiskaltzak eta erregimenaren lagun diren komunikabideek askotan errepikatu dituzte "terrorismo" eta "gorroto" bezalako hitzak. Baina ez da terrorismoa, ez eta gorrotoa. Nazka da sentitzen duguna.

Baina, honen guztiaren gainetik, sentitzen dugun amorrua duintasun eta maitasun bilakatzen jakin izan dugu. Horren adierazle dira Euskal Herri osoan zehar Altsasuko gazteen alde egindako hamaika mobilizazio, protesta eta dinamika. Argi adierazi diegu injustizia eta ankerkeriaren aurrean hemen herri duin bat dagoela.

Eta bide honetatik jarraitu behar dugu. Erandion eta Euskal Herriko txoko askotan, trenbidetako katenariak moztu ditugun bezala; moztu dezagun ere 78ko erregimenarekin lotzen gaituen katea. Datozen egunetan ere, mobiliza gaitezen eta bete ditzagun kaleak. Kolpatu dezagun 78ko erregimena, erortzear baitago! Animo eta aurrera, amesten dugun askatasunera!

Altsasukoak aske!

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude