Altsasuko gazteek kartzelan sei hilabete: babesa adierazteko mobilizazioak egin dituzte Madrilen

  • Sei hilabete preso eginen dituzte igandean Altsasun Guardia Zibilarekin izandako liskar batengatik espetxeratutako hiru gaztek, eta haien askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa deitu da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 11n - 09:55
Altsasuko gazteen aldeko elkarretaratzea Madrilgo Sol plazan (argazkiak: Guaixe).

Altsasurekin elkartasun plataformak deituta "Polizia-, epaitegi- eta hedabide-muntaiei ez!" manifestazioa egin zen Madrilen.

Altsasutik autobus bat, 70 bat pertsona, joan zen manifestazioan parte hartzera. Auzipetutako gazteen gurasoek pankartak eraman zituzten "Altsasukoak aske", gaur egun auzipetuak dauden zortzi gazteen marrazkiak eta "ez dugu izaterik aske haiek gabe" leloarekin. Jasotako babesagatik esker ona azaldu zuten. Aldi berean, estatuan barna dauden muntaia ugariez jabetzeko balio izan zuen protestaldiak.

Altsasuko auziagatik sei hilabete preso eginen dituzte igandean hiru gaztek. Haien eta gainontzeko auzipetuen askatasuna aldarrikatzeko hilabetero mobilizazio bat izaten da eta iganderako manifestazioa deitu dute: "Jokin, Adur, Oihan askatu! 6 hilabete zentzugabeko espetxealdian!" leloarekin. Kultur guneko zabalgunetik abiatuko da manifestazioa.

Madrilen egindako protestaren argazkiak

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude