Altsasuko gazteei babesa azaldu die Iruņeak

  • Jendetza batu da auzipetuen auziaren berri emateko bizikleta zutabeetan, bai eta Gazteluko plazako ekitaldian ere, informazioa zabaltzeko antolatutako biraren harira. Apirilaren 14an, manifestazioa eginen dute, Iruñean.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2018ko martxoaren 19a
Jendetza bildu da martxoaren 17an Iruņeko Gaztelu plazan, Altsasuko gazteen aldeko informazio bira iristean. (Argazkia: Ahotsa.info)

"Altsasuko zortzi gazteak, beren familiak eta herria bera pairatzen ari diren justizia eza salatzea" da helburua. Hala, herri bakoitzean bertako herritarrek, elkarteek eta animazio taldeek jaso dituzte.

Zabala izan da informazio bira eta ahalik eta herri gehienetara jotzen ahalegindu dira. Kasuaren "proportzionaltasun eza" salatu izan dute behin eta berriz: "Demokrazia batean bermatuta egon beharko liratekeen eskubideak eta printzipioak urratuak izan dira: errugabetasun printzipioa, legearen proportzionalitatea eta erabilpen ez-estentsiboa, defentsarako eta askatasunerako eskubideak...".

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Altsasu

Altsasu kanaletik interesatuko zaizu...
Pablo Casado (PP): "Ikurrina ez da Nafarroako bandera; euskara ez da Nafarroako hizkuntza"

Nafarroan izan da PP presiditzeko hautagaia den Pablo Casado, Altsasuko koartelean hain zuzen, eta haren esanek hautsak harrotu dituzte. 

 

 


Justiziaren arrakalak elkartasunez beteta

Ekainaren 13a, asteazkena, Altsasu. “Utzi Altsasu bakean” dioten banderek herriko balkoiak atontzen dituzte. Samina antzematen da, ez ordea dolurik ezta etsipenik ere. Aitzitik, herriaren batasuna eta indarra sumatzen dira. Koxka tabernan hiruzpalau altsasuar daude arratsaldeko kafea hartzen. 606 egun igaro dira bertan herriko gazte batzuen eta bi Guardia Zibilen eta beraien bikotekideen artean liskarra sortu zenetik. Bertan hasi zen dena 2016ko ferietako ostiralean, Nafarroako... [+]


2018-06-22 | Guaixe .eus
"Auziak sortu duen harriduraren isla: funtzionario eta guardia zibil batzuek ere elkartasuna adierazi didate"

Altsasuko auziagatik kartzelan behin-behinean preso 19 hilabete darama Jokin Unamuno Goikoetxeak. Estremerako espetxetik erantzun du Guaixe astekariak bidalitako galdetegia. Epaia jakin berritan, baina fiskaltzaren helegitearen eta Iruñeko manifestazioaren berri ez zituela.


2018-06-12 | Topatu.eus
Ostegunean Altsasukoen aldeko elkartasun gunea osatzeko deia egin dute Iruņean

Hainbat gazte mugimenduk antolatuta, 17:00etan San Frantzisko plazara joateko deia egin dute, esterilla eta lozakua hartuta.


Har ditzagun kaleak, injustizia hau gelditzeko

2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak, herriaren okupazioa, espetxeratzeak, isunak… hori da Altsasun egun hauetan ikusitakoa. “Kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak” eta “agintearen aurkako atentatu” delituak leporatu dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko zortzi gazteei. “Nagusitasun abusu eta gorroto” larrigarriak ezarri dizkiete, gertakariak “arrazoi ideologikoengatik eta Guardia Zibilarenganako gorrotoagatik” eman zirela... [+]


2018-06-05 | ARGIA
Guardia Zibilak Iņaki Abad, Jon Ander Cob, Aratz Urrizola eta Julen Goikoetxea atxilotu ditu

Astearte goizeko 8:00etan abiatu den polizia operazioan, Guardia Zibilak atxilotu egin ditu joan den ostiralean Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortu zituen eta kalean ziren Jon Ander Cob, Aratz Urrizola, Iñaki Abad eta Julen Goikoetxea.


2018-05-23 | Zebrabidea
"Gazte jakintzak" trukatzeko topaketa antolatu dituzte Altsasun maiatzaren 26an

Hauspoa, gazte mugimenduen ikerketa laborategia da. Barañaingo Gatze Eraiki topaketetan jarri zuten lehenengo hazia, eta pixkanaka pixkanaka loratzen joan den egitasmoa da. Asteburu honetan, hilaren 26an, “Gazte jakintzen saretzerako topaketak” antolatu dituzte Altsasuko gaztetxean.


2018-05-18 | Guaixe .eus
Tren publiko eta soziala aldarrikatu dute Altsasun

AHTren kontrako martxan haren eraginak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute ibiltariek. Hilaren akaberarako beste ekimen bat deitu dute.


2018-04-18 | Axier Lopez
Altsasuko auzia
Guardia Zibil baten emaztearen bertsioa gezurtatzen duen argazkia

Altsasuko gazteen aurkako epaiketan, asteartean Guardia Zibileko teniente baten emazteak –Maria Jose izenekoa–, behin baino gehiagotan adierazi zuen auzipetuetako bat, Adur Ramírez de Alda, kamiseta gorriz jantzita zegoela erasoak gertatu ziren gauean. Altsasuko gazteen gurasoek igorri duten argazki honetan argi ikusten da hori ez dela egia.


2018-04-18 | Xabier Letona
Altsasuko auzia: Madrilek ez du jada indar bera Nafarroan

Guardia Zibilarekin egin du topo Altsasuko herriak auzi honetan, eta horrek esan nahi du Espainiarekin topo egitea. Auzipetutako gazteek Auzitegi Nazionalarekin egin dute topo, terrorismoaz akusatuta, eta horrek urte askotako kartzela zigor arriskua esan nahi du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude