argia.eus
INPRIMATU
Altsasuko beste bi gazte Zaballako eta Iruñeko espetxeetara lekualdatu dituzte
  • Aratz Urrizola eta Adur Ramirez de Alda dira Madrilgo Soto del Realeko espetxetik lekualdatu dituztenak. Senideek ez dute berririk jaso eta telefono deiaren zain daude.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 31

Bi gazteak 2016ko urrian kalez jantzitako guardia zibil bi eta hauen bikotekideekin izandako liskar batengatik auzipetu zituzten beste sei lagunekin batera. Guardia zibilak eta bikotekideak jotzea egotzita, 79 urteko kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazteei. Zortzietatik zazpi espetxean daude.

Joan de astean lekualdatu zituzten Jon Ander Cob eta Iñaki Abad Soto del Realetik Arabako Zaballako espetxera.Jokin Unamuno, Oihan Arnaz eta Iñaki Abad gazteek Madrilgo espetxeetan jarraitzen dute, Euskal Herrira gerturatzea eskatu duten arren.