Altsasuko auzia epaituko duen Concepción Espejelek "Billy el Niño" babestu zuen

  • Ctxt hedabideko Cristina Fallarás kazetariak Concepción García Espejelek Billy el Niño torturatzailearekin izan dituen harremanak azaldu ditu. Altsasuko gazteen epaiketa zuzentzen duen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Epaimahai Penalaren presidentea da Espejel. Artikuluaren laburpena ekarri dugu ARGIAra.


2018ko apirilaren 17an - 12:33
Arg: El Plural

2013ko irailaren 18an, María Servini de Cubría epaile argentinarrak lau torturatzaile frankista atxilotzeko agindua eman zuen, tartean Antonio González Pacheco —Billy el Niño—. Concepción Espejel Auzitegi Nazionaleko tribunalaren presidentea zen garai hartan, eta esan zuen atxiloketa aginduak zuten laurek ez zutela “zehazki” torturatu, eta deliturik egotekotan, hauek jada preskribatu zirela.

Justiziarengandik ihesi zebilen Billy en Niñoren argazkiak erakustea debekatu zien komunikabideei. Espejelek zuzendutako epaimahaiak esan zuen Billy el Niñoren eskubideen artean “norberaren irudirako eskubidea” zegoela, “bere segurtasuna bermatzeko beharrezkoa”.

2014ko apirilaren 30ean, Billy el Niño “gizateriaren aurkako krimenengatik” epaitzeko Argentinarako estradizioa baimendu edo ez erabaki behar zuen Espejelek. Epaimahai penaleko presidenteak estradizioa ukatu zuen, “Espainiako legediaren arabera delituek preskribatu egin zutelako”.

Gainera, autoan idatzi zuen: “Tortura delitu guztiak ez dira, halabeharrez, gizateriaren aurkako delituak. Izan ere, gisa horretako delituak eskatzen dute ‘gizarte zibilaren aurkako eraso orokor eta sistematikoak burutzea’, eta kasuotan ez da hori gertazen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude