Alternatibak eraikitzeari ekin dion gazte andana bilduko da larunbatean Usurbilen

  • Autogestioan oinarritutako proiektuak sortzen, garatzen edo gogo horrekin dagoen gazte oro deitu dute parte hartzera prozesuko 2. asanblada orokorrean. Udarregi ikastolan batuko dira 9:30ean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 04an - 00:36
Iragan abenduan gazteek Firestone lantegi berreskuratuan egindako bilkura.

Abenduaren 19an egin zuten lehen asanblada Añorgako (Donostia) Firestone lantegi berreskuratuan gazte mugimenduko espresio desberdinetan aritzen diren 60 gazte inguruk. 2016ko udazkenerako alternatiben inguruko topaketa bat antolatzea da asmoa, baina ordura arteko eta ordutik aurrerako bidea ere izango dute helburu. 

Lantaldeka antolatzen ari dira dagoeneko: lana, etxebizitza, sorkuntza, gaztetxe eta gazte asanbladak, iraunkortasuna, euskara, elikadura burujabetza, kirolak, hezkuntza, feminismoa, jai herrikoiak eta komunikazioa. Bakoitza bere martxan ari da bidea eginez: ildo horretan kokatzen diren kolektibo zein norbanako desberdinekin harremanak egiten, diagnostikoak egiten eta eztabaidak identifikatzen, proiektu posibleen inguruan hausnartzen etab.

Arlo guztietan eta leku guztietan, ahal bezain beste alternatiba eta proiektu sortzea da asmoa. Bakoitza bere bidetik, baina denak autogestioan oinarrituta; elkar ezagutuz, elkar lagunduz eta sarean lan eginez. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dute prozesuan parte hartzea Euskal Herri osoan lanean ari diren edo gogo horrekin dauden gazteek, errealitate eta ideia desberdinekin lan egiteko.

Herri eta auzoetan deialdiaren zabalpena egiteko bitarteko komunikatiboak jarri dituzte eskuragarri hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude