argia.eus
INPRIMATU
Alokairuaren prezioari muga jartzeko lege-proiektua aurkeztu du Nafarroako Gobernuak
  • Etxebizitza alokairuaren prezioa kontrolatzea ahalbidetuko duen lege-proiektua adostu dute Nafarroako Gobernua osatzen duten hiru alderdiek. Legebiltzarrean bide luzea du oraindik aurretik.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 18a

2010eko Etxebizitzaren Legea aldatuz etxebizitzaren merkatua arautzeko tresna berriak eskura izatea da helburua. Alokairuari, adibidez, tokian toki gehienezko prezio erreferentzia ezarriko dio Gobernuak eta horretarako bi adierazle hartuko ditu kontuan: gutxienez 3.600 euroko urteko errenta eta gehienez lanbide arteko soldata bider 1,5.

Horrez gain, lege-proiektuak aurreikusten du besteak beste alokairu kontratuen erregistroa ezartzea eta babes ofizialeko etxeen kalifikazioa iraunkortzea –alegia, etxebizitzen izaera publikoa epe luzeagoan mantentzea–.

Lege-proiektuak bidea egin beharko du orain Legebiltzarrean. PSNk, Geroa Baik eta Ahal Duguk osatzen duten gobernua gutxiengoan dago parlamentuan, eta negoziaketa faseari ekingo diote, oposizioko alderdien ekarpenekin testua osatzeko.