Alokairu grebak: etxebizitzen gehiegizko prezioei aurre egin dieten bost adibide

  • Hiri eta herrietako etxebizitzen alokairuek etengabe gora egiten duten garaiotan, El Salto aldizkariak alokairuaren aferan mugarri izan diren bost greba mugarri bildu ditu artikulu batean. Batzuek duela mende bat eragina izan zuten bitartean, beste batzuk orain gutxiko adibideak dira.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko otsailaren 13a
\'Cut the Rent\' kanpainako kideen aldarrikapena Londreseko kaleetan
  • Glasgow, 1915: emakumeen garaipena

Lehen Mundu Gerra bete betean zegoela eta herriko gizon gehienak trintxeretan borrokan ari zirela baliatuta, emakumeei alokairua igotzeko mehatxua zabaldu zuten Glasgowko hainbat etxebizitzen jabeek. Biztanleria asko hasi zen Eskoziako hiriak garai hartan, gerraren ondorioz hiriko fabriketara lanera joaten ziren beharginen kopuruak gora egin baitzuen, eta etxebizitzen eskaria eskaintza baino handiagoa zen. Egoerari aurre egiteko Women´s Housing Association sortu zuten. Mary Barbour, Mary Laird eta Helen Cawfurd ziren elkartearen buruak eta aitzindariak bilakatu ziren alokairuen auzian: etengabeko protestak egin zituzten etxebizitzen prezioen gorakada salatzeko, kaleratzeak gelditu zituzten, babesa eman zieten bide juridikoan zenbiltzan herritarrei…

1915ko azaroan 20.000 lagun kalera irten ziren euren etxebizitzak defendatzeko aldarriarekin. Sindikatuek babesa erakutsi zieten Women´s Housing Association elkarteko kideei eta Erresuma Batuko hainbat tokitara zabaldu zen aldarrikapena. Azkenean, historian lehen aldiz, gobernua alokairu pribatuen auzian sartu zen.

  • Bartzelona, 1930: langile borrokaren berpiztea

Behin Primo de Riveraren erregimena iraulita, sindikatuak berriro hasi ziren antolatzen. Bartzelonan CNTk indar handia lortu zuen eta aldarrikapen nagusiak etxebizitza eskubidearen baitan kokatu zituzten: esaterako, alokairuak %40an jaistea eskatu zuten. Baita langabetuek alokairurik ez ordaintzea ere. Eskaerak onartu ezean, greba mugagabea deitzeko prest zeuden. El Saltok argitaratutakoaren arabera, 1930ko uztailean 45.000 lagunek utzi zioten alokairua ordaintzeari; abuztuan 100.000 izatea lortu zuten. Poliziaren errepresioa handia izan zen eta atxilotuak nonnahi izan ziren. Lege aldetik ez zituzten eskubide asko lortu baina denbora gutxian oihartzun handia izan zuten. Hala ere, kasu askotan etxeen jabeek errentariarekin negoziatu behar izan zituzten etxebizitzaren baldintzak eta familia askok etxea berreskuratu zuten.

  • Sussexeko unibertsitatea, 1970: ikasleek planto egin zutenekoa

Sussexeko unibertsitatea Brightonen dago, Ingalaterran. 1971ko lehen lauhilekoan ikasleak antolatu egin ziren unibertsitateko etxebizitzen baldintza makurrak salatzeko. Erabaki batzordeetan egongo zen ikasle ordezkaritza eskatu zioten Unibertsitateari; baita kuotak jaistea ere. Alokairuen arazoak herrialde osoko herritarrei eragiten ziela argudiatuta, langileei ere protestetara batzeko deia zabaldu zieten. Lauhileko hartan ikasleen %77k ez zuen alokairua ordaindu. Unibertsitateak amore emateko erabakigarria izan zen: alokairuen igoera %6,5etik %3,5era murriztu zuten eta protestak Erresuma Batuko 44 campusetara zabaldu ziren.

 

  • Cut the Rent, 2015: txikitik handira doan aldarria

Alokairuen gehiegikeriengatik eta bizi baldintza makurrengatik, University College Londoneko ikasleek Cut the Rent (Moztu Alokairua) kanpaina jarri zuten martxan duela hiru urte. 150 ikasle jarri ziren greban. Zazpi hilabete beranduago, informazioa jendeari zabaltzen joan ahala, 1.000 ikasle izatera iritsi zirela kalkulatzen da. Manifestazio ugari egin ziren campusean zehar eta aldarrikapenek indarra hartu zuten. 2016ko ekainean erresidentzietako arduradunekin lehen bilerak egin zituzten: 850.000 libera ostatu hartzeko laguntzetara bideratzea lortu zuten. Hau da, behar gehien zuten ikasleei zuzendutako bekak bermatu zituzten. Urtebete geroago, beste greba bat egin zuten eta lehen aipatutako laguntza 1,2 milioi libratakoa izatea adostu zuten. Gaur egun mugimenduak martxan darrai eta Erresuma Batuko campus askotara zabaldu da.

 

  • Parkdale, 2017: auzoa auzokideena da

Parkdale Torontoko langile auzo bat da, Kanadan. Alokairuko etxebizitzen kopurua handia da eta horietatik gehienak enpresa baten esku daude. 2014an bizilagunak antolatzen hasi ziren eta orduan, jada,  garaipen txiki-handiak lortu zituzten: espazio komun gehiago izatea eta auzoan umeentzako txokoak eraikitzea, besteak beste.

2017an berriro ekin zieten protestei: etxebizitzen mantenu kaxkarra eta alokairuen gorakada zirela medio, manifestazio jendetsu bat antolatu zuten. Oro ar, 300 bizilagun batu ziren greba protestara. Ekintza nabarmen bat bada borroka honetan: epaitegia itxi zuten, alokairuen igoera onartuko lukeen neurria bertan behera utziz. Garaipen garrantzitsua izan zen. Etxeen enpresaburuak aldarrikapenak entzun zituen eta azkenean, mantentzen lanak egingo zituztela hitz eman zien errentariei. Alokairuak ere bere horretan uzteko akordioa adostu zuten.

 

 

Kanal honetan artxibatua: Etxebizitza eskubidea

Etxebizitza eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-27 | Xalba Ramirez
Abaraska proiektua
Etxebizitza, auzoaren eragile sozial

Erosi, alokatu eta okupaturen artean, etxebizitzaren arazoari erantzun berri bat ari dira entseatzen Donostiako Abaraska proiektuko kideak. Teilatu batetik harago, ingurua eraldatu eta beste bizi eredu baten oinarria izan daitekeelako jarri dute martxan etxebizitza kooperatiboaren proiektua. Definizio fasea behin igarota, bizitoki izango duten espazioa lortu eta errealitatera salto egiteko aliantzak josten dabiltza.


Esan artzapezpikutzak egitekoa duen etxe kaleratzea atzeratu dute epaitegiek

Hipotekek Kalteturiko Plataformak adierazi du "forma" arazo batek atzeratu duela tramitea baina ohartarazi du artzapezpikutzaren nahia oraindik ere Esa herriko familia etxetik botatzea dela.


2018-05-20 | Xabier Letona
Iru˝eko Alde Zaharra: turismo masiboaren atzaparretatik ihesi

Nor ez da turista gure Mendebaldeko gizartean? Gutxi batzuk. Nork ez ditu bisitatu nahi urruneko edo gertuko lekuak? Gutxik. Gero eta gehiago mugitzen gara, horra turismo masiboaren oinarria. Baina jakitun gara eta gero eta kontzientzia handiagoa dago turismo molde honen arazoaz. Iruñeko kasua aztertuko dugu hemen, arazoa larritzen ari da Alde Zaharrean eta bizilagunek eskatzen dute auzoa ostatu turistikoentzako eremu saturatua izendatzea.


2018-05-16 | ARGIA
Nongoak dira Hego Euskal Herrian bizi gabe bertan etxea erosten dutenak?

2017ko bigarren sei hilabetean jasotako datuen arabera, atzerritarren etxebizitza salerosketari dagokionez, Espainiako estatuko batezbestekoaren gainetik kokatzen da Hego Euskal Herria.


2018-05-11 | Hala Bedi
Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programak espekulazioa bultzatzen duela salatu dute Gasteizen

Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programa salatu eta espekulazioa bultzatzen duela uste du Gazte Emantzipaziorako Sareak: diru publikoarekin negozioa bultzatzea leporatzen diote. Gazteen ardura agintarien etxebizitza negozioa salatzea eta publiko egitea delakoan daude.


2018-05-06 | Irati Elorrieta
Emantzipazioaren auzian

Garuna gordetzeko dugun maletan fragile pegatina itsatsita hasi beharko genuke gure bidaia. Baina ez da hori izaten etxetik irtetean nagusitzen den sentipena. Bestela, ez genuke egingo. Urte onak izan ziren, oso onak. Baina lagungarria izan da zailak ere izan zirela ulertzea: ez baita garai erraza. Psikearentzat bereziki hauskorrak dira 25era arteko urteak.

Erabakiak hartzeko eta nia-ren garapenerako garrantzitsua den burmuinaren atala heldutasunera iritsi baino askoz ere lehenago... [+]


2018-04-25 | Miren Osa Galdona
Okupatutako etxeak azkarrago husteko lege-erreforma onartu du Espainiako Kongresuak, eskuin unionistek eta subiranistek bat eginda

Prozedura Zibileko Legea aldatzea onartu du Espainiako Kongresuak. Horrela, etxe bat okupatu duten pertsonak bi urteren buruan kaleratu ordez, bi hilabeteko epean kanporatu ditzakete. Neurriak ez du arrisku egoeran dauden familientzat edo norbanakoentzat alternatibarik jasotzen; administrazioak ez die zertan beste bizitoki bat eskaini. PPren, Ciudadanosen eta EAJren botoekin atera da aurrera PDeCATek proposatutako legea. Indarrean jartzeko Senatuaren onespena behar du.


Gurasoek ez dute seme-alaben hipoteka ordaindu behar, epaile batek berretsi duenez

Bilboko epaile batek Barakaldoko guraso batzuk beraien semearen hipoteka ordaintzetik salbuetsi ditu. Aurrerantzean, BBVA bankuak gazteari soilik eskatu ahal izango dio hipotekaren kuota.


Etxebizitza mahai gainera
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Etxebizitza izan dute hizpide Mahai Gainera saioaren hirugarren atalean. Txomin Kaztetx Aitzinako kidea, Itziar Ostolaza Oreretako zinegotzia eta okupazio mugimenduko kide bat aritu dira mahaiaren bueltan.


2018-03-02 | ARGIA
360.000 etxegabetze sei urtean Espainiako Estatuan

2011z geroztik, urtean 60.000 etxegabetze burutzen dira batez beste Espainiako Estatuan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuen arabera. Tartean sartzen dira ez soilik etxebizitzak, baita bestelako espazio, pabilioi edota bulegoak ere. 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude