Alkoholemia proba egiteko "bat ere arazorik" ez zukeela esan du Maider Belokik

  • Autoarekin bi adineko harrapatu zituen Iruñeko Udaleko kultura zinegotziak iragan ostegunean, San Silvestre lasterketako sariak banatu ostean. Udaltzainek ez zioten probarik egin; azalpenak eskatu dituzte UPNk, PPk eta PSNk.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 05an - 15:43
Joseba Asiron alkatea eta Maider Beloki kultur zinegotzia, Sanferminetako egitarauaren aurkezpenean. (Arg.: Euskalerria Irratitik jasoa).

"Ez nuke bat ere arazorik izanen alkoholemia proba egiteko". Irmo mintzatu da Maider Beloki kultura zinegotzia, ezbeharraren berri emateko deituriko prentsaurrekoan. Hautsak harrotu baitira. Izan ere, alderdi erregionalistek EH Bilduren kontra jo dute istripua medio. Belokik, baina, Udaltzaingoko kideek probarik eskatu ez ziotela azpimarratu du, bai eta berak egin behar zuenik ez zekienik ere. Berez, Udaltzaingoaren protokoloan jasota dago auto istripu bat duen edozeini egin behar diotela azterketa etilikoa.

San Silvestre lasterketaren osteko uneak ziren. Hilaren 31, ostegunarekin. Kultur zinegotzi jardunean aritu zen Beloki sari banaketan, eta gero gertatu zen harrapaketa. Aparkalekutik ateratzeko atzera-martxa sartu, eta orduantxe egin zuen talka adineko bikote batekin. Emakume bati fisura eragin zion gerrian eta ospitaleratuta dago orain; beste lagunak belaunean hartu zuen mina.

Erregionalistak, mesfidati

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasun sailerako zuzendari Xabier Ibañezek ziurtatu du aztertu eginen dutela zer dela eta ez zuten jokatu udaltzainek protokoloak agindu bezala. Txosten bat gauzatzeko eskatu du. Dena dela, zehaztapena egin du:"Agenteek badute eskumena proba egin ala ez egin erabakitzeko, ikusten dituzten zantzuetan oinarrituta". Belokiren kasuan, alkoholaren efektu pean egon zitekeen "inongo seinalerik" ez zuten ikusi, Ibañezen irudiko, eta horregatik ez zuten egin.

Jakinarazi dutenez, San Silvestre lasterketan zaintza lanak egiten ari ziren agenteetako zenbait izan ziren bertaratu zirenak. Diotenez, zauritutakoak artatzea "lehenetsi" zuten, proba egin beharrean; gainera, iturri ofizialen arabera, joan zen aurreneko udaltzainak ez zeraman etilometrorik une horretan soinean. 

UPN, PPN eta PSN kexu dira. Belokiren prentsaurrekoak "zalantza guztiak" ez dituela argitu salatu dute, agerraldi baten bidez. Gogorarazi dute, hari berari eutsiz, Elkarbizitza eta Segurtasun saila Aritz Romeoren (EH Bildu) esku dagoela, "mesede tratua" egon litekeela iradoki bitartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñea
2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Eguneraketa berriak daude