Alkerdi koben ondoan dagoen meatzeko lanak behin betiko geratzeko eskatu du Aranzadik

  • Zientzia elkartearen ustez haitzuloan historiaurreko aztarna gehiago aurkitzeko “aukera handiak” daude eta eremu osoa babestu behar da.


2016ko irailaren 08an - 18:30

Urdazubiko Alkerdi II koban paleolitoko grabatuak, margolanak eta silex aztarnak azaldu direla jakin ondoren, Aranzadiko diziplina arteko taldeak egindako lehen azterketaren emaitzak azaldu dituzte ostegunean prentsaren aurrean, Iruñeko Nafarroako Museoan, eta orain arte ez genekizkien zehaztasunak eman dituzte gainera.

Denera 14 grabatu eta margolan aurkitu dituzte (animaliak, marrak eta puntuak), eta labarretako artearekin zerikusia duen aztarna baliotsu gehiago ere bai. Orain arte aztertu gabe zeuden 3 kilometroko galeriatako sala batean, silex eta ikatz zatiak azaldu dira lurrazalean kalterik jasan gabe, duela 20.000 urte baino gehiago geratu ziren bezala.  

Aurkikuntza hori oso garrantzitsutzat jo du Arazandik, margolanak nola egiten ziren jakiteko eta europar Paleolitoko “jarrera sinbolikoa” aztertzeko bereizmen handienetakoa duen koba bihurtu delako Urdazubikoa.

Alkerdi II ondoko mehatzeetako lanak momentu honetan geldirik daude Nafarroako Gobernuaren aginduz, Ana Herrera Kultura kontseilariak jakinarazi zuenez. Aranzadiren ustez, jarduera behin betiko bertan behera utzi behar da, 3 kilometroko galeria horietan margolan gehiago azaltzeko aukera “oso handiak” baitaude.

Era berean, elkartearen aburuz, orain aurkitutako margolanak Nafarroako zaharrenak lirateke eta horiek Europak exijitzen duen babes maila izan behar dute. Azaldu dutenez, meatzeetako jarduna jadanik labarrak kaltetzen hasita zegoen, ur filtrazioak eta industria sedimentuak azaldu baitira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleolitoa
Venus ez zen jaio Willendorfen

Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.

Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta... [+]


Liztor habiak, labar artea datatzeko

1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).


Paleolitoko grabatuak Tarragonan

Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.


Jostorratzak baino lehen

Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.


Ekain, bilatua eta aurkitua

Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.


Eguneraketa berriak daude