argia.eus
INPRIMATU
Alkateak eskatuta udaletxera joan eta polizia zuen zain: Senegalera deportatu dute Ribaforadako bizilaguna
  • Errolda kontuez hitz egiteko udaletxera gerturatzeko eskatu zion Jesús Mari Rodríguez Ribaforadako alkateak (PSN) jatorri senegaldarreko bizilagunari. Amarrua zen. Espainiako polizia zuen han zain eta 24 ordutan, ezer askorik egin ezinda, hegazkinean sartu zuten Afrikara bueltan. Hala salatu du Erriberako komunitate senegaldarrak.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2019ko maiatzaren 09a
Senegalgo komunitatea, artxiboko irudian (argazkia: Tercerainformacion).

Alkatearen iruzurrean erorita, Ribaforadako udaletxetik Tuterako komisariara eta ordu gutxitan, handik abioira. Horixe aste honetan bertan jatorri senegaldarreko bizilagun nafarrari gertaturikoa.

“Poliziarekin kolaboratu behar dut”

Komunitate senegaldarreko kideak haserre daude eta azalpenak eskatu dizkiote alkateari. Honen erantzuna, Gobernuarentzat lan egiten duela eta poliziak kolaboratzeko eskatzen badio baietz erantzun behar duela, Naiz.eus-en jaso dutenez.

Alkatearen erantzuna

Sortutako zalapartaren ostean, alkateak publikoki erantzun du ez duela deportazioan parte hartu: "Poliziaren eskakizuna betetzera mugatu zen udal gobernua. Eskakizun horren arabera, kanporatze agindua zuen herritar honek, hainbat delitu egiteagatik aurrekari penalak zituelako. Edozein kasutan, instituzioen betebeharra da legea betetzea eta legea betearaztea".

Bestalde, Nafarroa Ahal Duguk dagoeneko jakinarazi du azalpenak eskatu dizkiola Espainiako Gobernuaren ordezkariari: