Algorrin egiten ari diren lanen aurkako manifestazioa egingo da ostiralean Zumaian

  • Algorriko K/T mugaren behatokian egiten ari diren lanek hainbat herritarrengan kexa eta haserrea piztu du. Hori dela eta manifestazioa deitu dute bihar arratsalderako. Mobilizazioa Beheko plazan elkartuta hasiko dute, 19:00etan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 24an - 12:45

Algorriko K/T mugaren behatokian egurrezko plataforma eraikitzen hasi dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zumaiako Udala. Aktuazio horrek herritar batzuengan haserrea sortu du, eta lan horien aurka azaldu dira. Hauen ustez, "herriko ondare kultural eta natural garrantzitsuenetariko bat suntsitzen ari dira ustiapen turistikoaren alde. Lan horiek inflexio puntu bat eragin dute herritarrengan. Pentsatzen dugu ez direla herritarren esanak kontutan hartzen, eta uste dugu eremu babestu baterako ez dela erreforma egokiena”, aipatu dute. “Hau guztia turismo masiboaren eragina da, eta turismoari alfonbra gorria jartzen jarraitzen dugun bitartean, ez da arazoa konponduko”, nabarmendu dute.

Hori dela, biharko manifestaziora deitu dituzte herritarrak.  Mobilizazioa, Beheko plazan elkartuta hasiko dute, 19:00etan. Ondoren, Txomin Agirre kaiatik barrena Algorrira joango dira. Bertan irakurketa bat egingo da.

Albiste hau Baleikek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zumaia
2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hamalau herritan

Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.


2023-05-14 | Estitxu Eizagirre
Aitor Leiza, Itsas Enarako kidea
"Zentral eolikoetan kontuan hartzen dira habia lekuak, baina ez harraparientzako elikatzeko lekuak"

Zentral eolikoen proiektuek eragin dute herritarren artean mendiko bizidunekiko jakin-mina piztea. Adibiderako, Andatza-Ezkeltzu Bizirik taldeak antolatuta hitzaldia eman du Aitor Leizak maiatza hasieran, Zizurkilen. Leiza Itsas Enarako kidea da. Txikitatik du hegaztiekiko... [+]


2023-04-28 | Estitxu Eizagirre
Aitor Leiza hegazti zalea
“Aldundiek nahita ez dituzte eginda mehatxupean dauden espezieen kudeaketa planak, agian, eolikoen moduko proiektuak jarri ahal izateko”

Aitor Leiza Itsas Enarako eta Zumaiako Natur Taldeko kidea da. Txikitatik du hegaztiekiko zaletasuna eta gaztetan herriko argazkilari baten lanak ikusita txunditu zen: “Dokumentaletan agertzen diren hegazti hauek denak hemen al daude?” galdetu zion bere buruari eta... [+]


Eguneraketa berriak daude