Alfredo Remirez 'Erreharria' urtebetez espetxeratu nahi du Auzitegi Nazionalak

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebteko espetxealdia ezarri nahi dio Alfredo Remirez amurrioarrari. Haren abokatuak azaldu duenez, 2009an jasotako zigorra betearazi nahi dio, 2017ko zigor bat baliatuta.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 22an - 17:45
Alfredo Remirez. Argazkia: Aiaraldea.eus

Urtebeteko kartzelaratze eskaera jaso berri du Alfredo Remirezek. Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak duela aste batzuk zigortu zuen 2012an, 2013an eta 2014an terrorismoa goratzeagatik. 2009an epaileek urtebetez kondenatu zuten Remirez delitu bera egotzita, Amurrioko txupinazoan preso baten irudia erakusteagatik.

Espetxealdia bertan behera geratu zen –bi urte baino gutxiagokoa zelako– eta bost urtez utzi zuten Remirez baldintzapeko askatasunean. 2017an berriro zigortu dute sare sozialetan terrorismoa goratzeagatik. Alabaina, delituak 2012an, 2013an eta 2014an bete zirenez, Entzutegi Nazionalaren iritziz, hautsi egin dira 2009ko zigorra bertan behera uzteko baldintzak.

Helegitea

Alfredo Remirezen abokatuak hiru egun izango ditu helegitea aurkezteko. Hala ere, legegileak uste du jurisprudentzia ugari dagoela Auzitegi Nazionalaren erabakiaren aurka.

"Legearen oso interpretazio zurruna egin dute, aditu askok adierazi dute epaiarena dela aintzat hartu behar den data, eta ez delituena. Hortaz, Alfredoren kasuan 2017an izan da epaia eta bost urteko zigor etenaldia gaindituta zegoen", adierazi dio Aiaraldea-ri.

Jazarpena

Egoeraren aurrean, Auzitegi Nazionalaren jokaera salatu du Remirezek: "Ez naute bakean utzi nahi". Jasaten ari den jazarpena dela-eta, mobilizazio deialdiak egongo direla iragarria du.

Artikulu hau Aiaraldea.eus-en argitaratu da eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude