Alfonso Sastre eta Eva Forest omendu zituzten astelehenean Hondarribian

  • Itsas Etxea auditorioan elkartu ziren astelehen arratsean Alfonso Sastre antzerkilaria eta duela zazpi urte zendu zen Eva Forest idazleari omenaldia egiteko. Alfonso Sastre Kultur Elkarteak eta Hondarribiko Udaleko Kultura sailak antolatu zuten ekitaldia. 


2014ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Herritar ugari eta ordezkari instituzionalak batu zituen asteleheneko omenaldiak (argazkia: Oarso-Bidasoko Hitza).

Carlo Frabetti idazleak hartu zuen lehen hitza omenaldiaren zergatiak azaltzeko. Bi artisten lanak goraipatu zituen, esanez Sastre gaztelaniaz idazten duten antzerkigileen artean, bizirik dagoen "handiena" dela; eta Eva Forestek argitaratu zituen liburuak ez direla garrantzi gutxiagokoak.

“Hedabideek sistematikoki baztertu dituzte bi intelektual handi hauek”, Frabettiren hitzetan. Horren zergatiak, idazlearen ustez, argi daude: "kapitalismoaren gehiegikeriak" salatu izan dituztelako kondenatu dituzte “ikusezintasunera".

Ekitaldian Sastre eta Foresten lagun, senide eta Hondarribiako ordezkari instituzionalak bertaratu ziren. Txandaka hitza hartzen joan ziren bikotearen adiskideak eta tarteka Sastreren obren pasarteak irakurri zituzten.

Antzerkilariak urteak daramatza Hondarribian bizitzen eta ekitaldian adierazi zuen “betidanik" sentitu izan dela "oso gustura Hondarribian eta Euskal Herrian", Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


Xabin Fernandez eta Intza Alkain. 'Kanpora sartzen' antzezlana
"Zuen bizitzan lehen aldiz, herrian ikusiko duzue GIBa"

2013an, medikuaren telefono deia jaso zuen Xabin Fernandezek (Legorreta, Gipuzkoa, 1985). Diagnostiko garbia eman zioten: GIBa. “Seropositiboa zara”. Bizitzak 360 graduko buelta eman zion orduan. Mamuak agertu zitzaizkion: beldurra, amorrua eta lotsa, besteak beste... [+]


Eguneraketa berriak daude