argia.eus
INPRIMATU
Alfonso Alonsoren deklarazio matxistak Saenz de Santamariaz: “Ez du emakumearena egiten lanean”
  • Sare sozialak harrotu dituen esaldia bota du Alfonso Alonso PPko EAEko presidenteak, Espainiako presidenteorde Soraya Saenz de Santamariaren biografia liburuan: "Ez du emakumearena egiten lanean". Bere "bertute" gisa azpimarratzen du.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko uztailaren 14a
Alonsoren deklarazio matxistek hautsak harrotu dituzte sare sozialetan (arg.: elpais.com).

Pasa den legegintzaldian Espainiako Gizarte Zerbitzu eta Osasun Ministro izan zenak eta gaur EAEko PPren presidente kargua betetzen duenak La Vicepresidenta liburuan azpimarratu du Saenz de Santamariak Gobernu lanetarako ez duela emakume izatearen karta erabiltzen.

Ez da izan eztabaida piztu duen esaldi bakarra. "Oso ondo dago ezkonduta", dio Alonsok; "izugarrizko egonkortasuna ematen dio, eta gizona diskretua da, ez zaio axola topa emaztea izatea".

Orain EAEko kargua duena Espainiako Berdintasun Ministro ere izan zen bere momentuan Ana Matoren lekua betez.

Publico hedabideak zabaldu ditu Twitterren izandako eztabaidaren hainbat txio.