PP

Alfonso Alonso izango da PPko EAEko buru

  • Arantza Quirogaren lekua Alfonso Alonso gasteiztarrak beteko du. Quirogak joan den astean aurkeztu zuen mozioa atzera botatzera behartu eta honek dimititu ostean etorri da aldaketa. Alderdiko lurralde presidenteek eta Gasteizko Legebiltzarreko ordezkariek hautatu dute "kontsentsuz".


2015eko urriaren 15an - 17:43

Alonsoren hitzetan, "beti batu gaituzten ideiak defendatuko dituen euskal PP zentratu bat bultzatu behar da: Espainia konstituzionalaren defentsa eta nortasun propioa duen Euskal Herria, Kontzertu Ekonomikoarekin eta lurralde bakoitzaren berezitasunekin".

Erronka handiak dauzkatela eta "horietan garrantzitsuena, dudarik gabe, Espainiako hauteskunde orokorrak irabaztea" dela esan du. Beren lehentasuna Rajoy presidentetzarako berriz hautatua izatea dela adierazi du.

Oraingoz presidente kargua bere Osasun ministro lanarekin elkarbanatuko duela adierazi du.

Irregulartasunak

Alonso Espainiako Osasun ministroa da eta Gasteizko alkate ohia. Kurrikulumean ustezko hainbat ustelkeri kasu ditu.

Estatuko Kontu Auzitegiak 500.000 euroko fidantza ezarri zien PPko udal gobernuko 9 zinegotziri, ustez 2007an bulego batzuen alokairuan egindako iruzurraren ondorioz. Alonso Arabako hiriburuko alkate zen eta Maroto Ogasun zinegotzia.

Prozesu judiziala 2013an udaleko oposizioak egindako ikerketa baten ondorioz hasi zen. Garaiko udal gobernuak 6 milioi euro inguru xahutu zituela ondorioztatu zen, eta diru horren barnean, besteak beste, eraiki ez ziren Gasteizko auditorioaren eta zezen plazaren proiektuetan xahututako 2,6 milioi daude.

Horrez gain, 2007. urtean Alaveseko kirol klubeko presidentea zen Gonzalo Antónekin 20 urteko alokairu blindatua sinatu zuen. Egun, lokalaren prezioa erreala halako 4 ordaintzen ari da Udala, eta kontratua hautsiko balu, sekulako kalte-ordaina ordaindu beharko lioke enpresariari.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PP
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2023-11-13 | ARGIA
Milaka eskuindar eta ultraeskuindar bildu dira PPk eta Voxek deitutako protestetan

Pedro Sánchezen eta Amnistia Legearen aurka antolatu dituzte manifestazioak, “espainiarren berdintasuna” aldarrikatzeko. Hego Euskal Herriko jendetsuena Iruñekoa izan da: 6.000 elkartu dira. Bilbon gizon bat atxilotu dute eta beste hiru identifikatu.


Euskadiko PPk kongresua egingo du azaroan, eta Iturgaizek kargua utziko du

Sei urteko atzerapenaren ondoren, "kongresu demokratikoa" egingo du Euskadiko Alderdi Popularrak abendua heldu baino lehen. Laura Garrido eta Javier de Andrés dira hautagaiak.


Eguneraketa berriak daude