Aleporen erorketa, Polat Can komandante kurduaren begietan

  • Alepo ekialdea Bashar al-Assaden gobernuaren esku geratu da. YPG indar kurduen komandante eta elegun Polat Canek hiriaren erorketaz egin duen irakurketa jaso dugu puntuz puntu. “Ezinbestean” gertatu beharrekoa zela azaldu du Canek.


2016ko abenduaren 16an - 12:07
Alepoko Saad Alá al Yabri plaza. (Arg.: Zyzzzzzy)

2012an lehen aldiz erori zenetik hainbat faktorek eragina izan dute bigarren honetan. Lehena azkarra, nahasia eta goiztiarra izan zen bitartean, bigarren hau berandu iritsi da eta suntsitzailea izan da komandantearen ustez.

Lehen erorketa, oraingoaren aurrekaria eta arrazoia izan zen. Hemen bederatzi pausutan azaldua:

Lehenengoa: Iraultza hasi zenean iraultzaileek Alepoko biztanleen aurka egin zuten, Assaden aurkako iraultzan parte ez hartzeagatik. Ez zuten ulertu Alepo hiriak, Siriako komertzioaren eta industriaren hiriak, segurtasuna eta egonkortasuna behar zituela.

Bigarrena: Hiria bi eremutan banatzen da, Mendebaldeko eta Ekialdeko Alepo. Banaketa geografikoa izateaz gain, banaketa sozial eta kulturala ere bada. Ekialdea pobreen etxea da, sinesdun sunien, kurduen, zein turkiarren bizilekua. Eraikuntzako eta arropa industrietako langileak bizi dira han. Mendebaldean, berriz, gobernuarentzat lan egiten dutenak eta aberatsak dira nagusi. Kontsigna politikoak alde batera utzita garatzeko egonkortasuna bilatzen dutenak dira horiek.

YPG armada kurduko komandante eta eleduna da Polat Can
YPG armada kurduko komandante eta eleduna da Polat Can.

Hirugarrena: Gehiengo kristaua duten barrutiak daude hirian, eta horiek ez dute bat egiten 2011. urtetik aurrera kontsigna islamiarrak bere egin dituzten erreboltarien altxamenduarekin.

Laugarrena: Gehingo kurdua duten barrutiak izan ziren Assaden aldeko indarren aurka egin eta hauek kanporatzen lehenak, baina oposizioaren muturreko ideia nazionalistetan sinetsi gabe. Kontuan izan behar da, oposizioaren aliatu nagusia kurduen etsai nagusia izan dela, Turkia.

Bosgarrena: 2012ko Ekialdeko Aleporen erorketa ez zen bertakoen erabaki batetik ateratakoa izan, inguruko herrietako herritar armatuen okupazioaren ondorio izan zen, Aleporen iparraldean kokaturik dauden Andan, Hritan, Azaz eta Hian herrietatik iritsiak.

Seigarrena: Fakzio islamistek familia eta tribu ezagunen aurka egin zuten Alepo ekialdean. Ondorioz, askok gobernuaren alde jartzea erabaki zuten.

Zazpigarrena: Bando islamiarrek Aleporen kontrola hartzean lapurretak hasi ziren eta material asko Turkiara esportatu zituzten prezio baxuetan. Honek bertako ekonomian eragin zuzena izan zuen, salerosketa horien inguruan sortutako lanen suntsiketa eraginez.

Zortzigarrena: Armaturiko oposizioa banatu egin zen arrazoi geografiko, ideologiko, erlijioso eta politikoengatik. Bando asko elkarren aurka borrokan hasi ziren fabriketako harrapakinengatik.

Bederatzigarrena: Muturreko islamiar fakzioek oposizioko taldeen artean indarra hartu zuten eta horren ondorioz bizitza estilo jakin bat inposatu zuten Alepon. “Ahrar Al Sham” eta “Al Nusra” talde terroristek Asaden gobernuari eta Errusiari bonbardaketekin hasteko zilegitasuna eman zien.

Lehen erorketa horrek berebiziko garrantzia izan zuen aste honetan gertatutakoarekin. Nolatan erori da Turkiako armez eta Arabia Saudi eta Qatarreko diruz hornitutako oposizioa?

Lehena: Banaketa egon da bandoen artean, “estatu babeslearen” eta honek gerran dituen interesen arabera.

Bigarrena: Muturreko islamiar bandoen nagusitasunak oposizioari sinesgarritasuna kendu zion mundu mailan, batez ere Al Qaeda talde terroristarekin lotutakoek.

Hirugarrena: Saltzaile eta abeltzainak estratega militar bilakatu ziren eta geroago gerrako jauntxo, bizilagunen ondasun eta elikagaiak bidegabe haienganatuta.

Laugarrena: Muturreko bando hauek ez zuten Assaden aurka borrokatu. Herri kurduaren aurkako borroka hasi zuten Sheikh Maksoud-en (Sida mendiak). Milaka kurdu eta arabiar bonbardatu zituzten, eta sendagai eta elikagaiak iristea oztopatu. Hau da oposizioaren porrotaren arrazoi nagusia.

Bosgarrena: Oposizioa Turkiako Inteligentzia Indarren menpeko bihurtu zen, kurduen aurkako gerra lehenetsiz.

Seigarrena: Hainbat fakzio elkarren artean borrokan hasi ziren eta zibilen aurkako erasoek gora egin zuten. Hilketek, bahiketek eta elizen suntsiketek gora egin zuten, Estatu Islamikoaren jarrera bera hartuta.

Zazpigarrena: Barne gatazka horien ondorioz, Assaden aldekoek Al Nobel eta Zahraa bereganatu zituzten. Alepo iparraldeko hiriekin deskonektatzea ere lortu zuten, beraz, baita Turkiarekin ere.

Zortzigarrena:  Fakzio askok beren posizioak Assaden erregimenaren esku utzi zituzten Errusia eta Turkiaren arteko akordio baten ondorioz. Beraz, erregimenak Alepo ekialdea setiatu zuen.

Bederatzigarrena: Oposizioak Turkiatik iristen ziren gezurrak sinetsi zituen: Turkiaren babesak eta erregimenarekin eginiko negoziaketek garaipena emango zietela. Ondorioz, Errusiaren bonbardaketak segi bitartean ez zuten eremua zabaltzeko pausorik eman.

Hamargarrena: Turkiako Inteligentzia Agentziak bere onurarako erabili zuen oposizioa. Errusiarekin eduki zuen bileraren aurretik babestu zituzten, Erdoganek Putinen aurrean negoziatzeko posizio indartsua lortu nahian. Halere, bileraren ostean, Erdoganek Alepoko operazio militarren amaiera agindu zuen.

Hamaikagarrena: Oposizio armatuak Alepo mendebaldean lurrak irabazi eta Damascora bidea ixtean Erdoganek Alepotik irteteko eta Jarablusera joateko agindua eman zuen. Mugimendu hori porroterako azken pausoa izan zen.

Hamabigarrena: Damascorako bidea hartu eta erregimenaren aurka egin beharrean kurduen eta Siriako Armada Askearen kontra egin zuten. Turkiarren aginduen ondorioa.

Hamahirugarrena: Duela pare bat urte hamarnaka fakzioren arteko bilera bat egin zen, bertan bakoitzaren gerra eremuak utzi eta hainbat herri kurdu okupatzeko erabakia hartu zuten. Emaitza porrota izan zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
"Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak"

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-07 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Assaden Baaz alderdiak eta haren aliatuek irabazi dituzte Siriako parlamentuko hauteskundeak

255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.


Eguneraketa berriak daude