argia.eus
INPRIMATU
Alemaniara joan da Urrezko Maskorra
2003ko irailaren 29a
Dito Tsintsadze georgiarraren "Schussangst" filmak eraman zuen larunbatean (27) Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko garaikurra. Txalo eta txistu artean jaso zuen zinemagileak film onenari eskainiriko Urrezko Maskorra. Zuzendari onenari, emakumezko aktore onenari eta gizonezko aktore onenari Zilarrezko Maskorrak, Bong Joon-horentzat, Laia Marullentzat eta Luis Tosarrentzat izan ziren, hurrenez hurren. Bestalde, Zinemaldiko azken egunerako Kiroletako Udal Patronatuko langileen lanuztea iragarrita bazegoen ere, Belodromoko emanaldiak arazorik gabe egin ziren, akordioa lortu eta gero. ("Diario de Navarra")