Alemaniako eta Frantziako zerga agintariek Suitzako UBS eta Credit Suisse banketxeetako bezeroen etxeak miatu dituzte, zergak desbideratzea eta diru zuritzearen akusaziopean.
Alemaniako poliziak Bochum eta Duesseldorfen Credit Suisse-eko zenbait bezero ikertu ditu. Rusian Todayk dioenez, 5.000 bat dira Suitzako bankuetan dirua duten eta ikertuak izaten ari diren alemaniarrak.
Frantziako detektibeek UBSko bulegoak ikertu dituzte herrialdeko hiru hiri nagusitan: Lyonen, Bordelen eta Estrasburgon. Hollande presidenteak aurrekontuko defizita murrizteko negozioei eta etxejabe dirudunei zergak igoko dizkiela iragarri ostean etorri da ikerketa.
Suitzako bankuak ezagunak dira, 1934an beren bezeroen nortasunak sekretuan mantentzeko zigor legeak onartu zituztenetik. Ordutik Suitzako bankuetan mundu osoko jende aberatsak dirua gordetzen du. Halere, 2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik, Europako eta AEBetako agintariak zerga desbideratzean indarrak jartzen ari dira.