Carles Puigdemont aske utzi dute Alemaniako epaileek

  • Poz kolpea Katalunian: Schleswig-Holstein lurraldeko auzitegiak aske utzi du ostegun arratsaldean Carles Puigdemont lehendakaria, 75.000 euroko fidantzapean, argudiatuz azin zaiola egotzi matxinada delitua eta ondoren aztertuko dutela diru publikoen balizko erabilpen okerrarena. Arratsalde berean Belgikako justiziak erabat libre utzi ditu, ez fidantza eta ez baldintza, Comin, Serret eta Puig kontseilariak.


2018ko apirilaren 05an - 22:37

Soka luzea ekarri behar du Schleswig-Holsteineko epaileen ebazpenak. Hauek idatzian diotenez, Espainian Guardia Zibilak eta Llanera epaileak Puigdemonti egozten dioten matxinada delitua ezin onartuzkoa da Alemanian. Askok egunotan esan eta idatzi dutenaren kontra, epaileek diote Alemanian traizio itzela den delitua ezingo litzaiokeela egotzi Puigdemonten jokabideari, ez zelako bortizkeriarik egon.

Puigdemont derrigortuta egongo da orain dagoen udalerritik ez irtetera fiskaltzaren baimenik gabe datozen asteetan, epaileek erabaki bitartean zer dioten Espainiak Puigdemonten kontra aurkeztutako bigarren salaketaz, diru publikoen erabilera okerraz. Baina edonola ere, matxinada delitutik zuritu izanak asko arindu du presidentearen egoera legala.

Carles Puigdemontek berak lehenbiziko txioa zabaldu du Twitterretik, denei eskerrak eman eta "bihar ikusiko dugu elkar" iragarriz:

Ordu gutxi lehenago, Bruselako epaile batek libre utzi ditu Toni Comín, Meritxell Serret eta Lluís Puig Generalitateko kontseilariak inolako fidantzarik gabe, Espainiak haiek estraditatzeko aurkeztu duen euroagindua ebazten duen bitartean. Aldi berean, gaur jakin da Belgikak ikerketa bat daukala zabalik Carles Puigdemonti Espainiako CNI zerbitzu sekretuak autoan ezarri zion espioitza tresneriaren erantzukizunak argitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude