Alemaniako farmazeutika batek Greziako ospitale publikoei minbiziaren aurkako botika saltzeari utzi dio

  • Alemaniako Merck KGaA enpresak minbiziari aurre egiteko botika Greziako erietxe publikoetara eramateari utzi dio, estatuak enpresarekin zituen zorrak ordaindu ez dituelako. Eribitux izeneko botikak batez ere lepoko, koloneko eta buruko kantzerrari egiten dio aurre.


2012ko azaroaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Eribitux sendagaia minbizi mota batzuei aurre egiteko oso ona da.

Matthias Zachert enpresako finantza arduradunak adierazi duenez, Grezian "arazo asko" izan dituzte eta horregatik hartu dute erabakia. Bere esanetan, krisiaren eraginez beste herrialdeetan “ordaintzeko ahalegin guztiak” egiten ari dira, baina herrialde heleniarraren kasua diferentea da eta zuzkidura etetea erabaki dute. Eribitux saltoki pribatuetan eskuratu ahalko dela gaineratu du.

Ez da izan lehen enpresa Greziako medikuntza publikoari beharrezko hornikuntza kendu diona. Lehenago Biotest enpresa alemaniarrak ere antzeko zerbait egin zuen bere produktuekin, ordainketak asko atzeratzen zirela-eta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria farmazeutikoa
Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Desikasi daitekeen minaren ondoeza

“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
BioNTech enpresak Twitterri eskatu zion zentsura zitzala Covid-19aren aurkako txerto unibertsalen aldeko mezuak

Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]


2022-11-09 | ARGIA
Opioideen kontsumo farmakologiko gehiegizkoa eta desegokia

Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude