argia.eus
INPRIMATU
Alemaniak Google behartuko du iradokizun automatikoak kentzera iraingarriak badira
  • Koloniako auzitegiak Google zigortuko du bilaketetako iradokizun automatiko iraingarriak egiteagatik. Enpresari baten izena ‘iruzur’ eta ‘zientziologia’ terminoekin erlazionatu zuen bilatzaileak, eta salaketa jarri zuen.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko maiatzaren 15
Google-ren iradokizun automatikoen funtzioa (Argazkia: Rtve)

Ez da Google eskubideak urratzeagatik epaitu duten lehen aldia. Apirilean Japoniako epaitegi batek antzeko erabakia hartu zuen, herritar bat talde kriminal batekin lotu baitzuen iradokizun automatikoak. Beste hainbat herrialdetan ere salaketak egon dira.

Bilatzailearen tokian tokiko adarrek azpimarratu dute erantzukizuna AEBetako egoitza nagusiarena dela. Hala ere, Alemaniako auzitegiak argudiatu duenaren arabera, Googlek leku askotan tokiko domeinua erabiltzen du eta beraz, haiek direla erantzule.

Googlek azaldu du iradokizunak bilaketa motorrak automatikoki egiten dituela, besteak beste, erabiltzaileen irizpideak kontuan hartuta. Horregatik, haien ustez, zigorra ez da bidezkoa.

Erabiltzaileen eskakizunak entzuteko eta haien eskubideak errespetatzeko eskatu dio epaileak Googleri, haren ustez ez baitago auzitegira jo beharrik arazoa konpontzeko.