argia.eus
INPRIMATU
Alemania, literatura aukera (Arnold Bruns, Petra Elser eta Raul Zelik)

2007ko urriaren 23a

Arnold Bruns: "Hemengo irakurlearengana iristea zaila da, Euskadi hitza entzun eta berehala, txapela eta bonbak entzuten direlako, ezer baino lehenago. Kazetariek zuen lurraldea non dagoen ere ez dakite. (...) Literaturak ezin du politika ordezkatu, noski baina bai lagundu gatazka ulertzen. Alemanek ez dakite euskal jendeak zer nahi duen. Eta hango idazleen lanak itzultzeak lagun dezake hemengo jendea, aurreiritzien aurka".

Petra Elser: "Orain, Ibon Uribarrirekin, itzultzaile aleman eta euskaldunekin ikastaroak egiten ari gara, horrelako harreman loturak ziurtatzeko. Horrelako proiektu baterako, derrigorrezkoa da".

Raul Zelik: "Muturreko jarreren adibideak ematen dizkigu. Eguneroko bizitzan erabiltzen ez duen hizkuntza idazten dutenak badira, sasian ezkutatu beharra daukatenak. Literatura hori berezko unibertso bihurtzen da horrela, idiolekto bat ia, bere literatura erreferentziak dituena. Horregatik, horren jarrera erradikala izateagatik, horregatik da interesgarria".

(2007-10-23)