Alemaniako senar-emazteek bere zor zatia itzuli diote Greziari, 875 euro

  • Greziarrek asko zor dietela alemaniarrei azken kiebraren ostean? Egia alderantziz dela sinetsita, Ludwig Zacaro eta Nina Lahge senar-emazte alemaniarrek 875 euro ordaindu dizkiote Nafplio herriko udalari: II. Mundu Gerraz geroztik Alemaniak kalte-ordainetan Greziari zor dion dirutzaren beren zatia.


2015eko martxoaren 23an - 04:27
Ludwig Zacaro eta Nina Lahge 875 euroko txekea entregatzen Nafplioko udal agintariei. (Argazkia: Expresso)

Albistea France-Pressek zabaldu duen arren, ez du zalaparta handirik sortu Europan. Bai ordea greziarren artean. Peloponeso ertzean dagoen Nafplioko alkate Dimitris Kotsurosek esan du: “Atzo goizean [martxoaren 18an] azaldu ziren udaletxean, esanez nazkatuak zeudela beren gobernuaren jokabideaz. Kontuak atereak zeuzkaten eta esan ziguten alemaniar bakoitzak Greziari 875 euro zor diotela II. Mundu Gerraz geroztik”.

Bikoteak beren keinua egiteko Nafplio hautatu zuten, herri hori izan zelako Grezia independentearen lehenbiziko hiriburua, XIX.ean. Alkateak adierazi du herrian ongintzan ari diren proiektuen artean banatuko duela txekea.    

Ludwig Zacaro erretretan da eta Nina Lahgek astean 30 orduko lanean segitzen du. Udal agintariei adierazi zieten bien zorra pagatzeko aski diru ez daukatenez batena bederen ordaintzera zetozela, 875 euro.

Kasik  70 urte pasatu dira II. Mundu Gerra amaitu zenetik, naziek Greziari eragindako kalte guztiekin. Baina gainera, 1941an naziak sartu zirelarik, herrialdea behartu zuten Reichari mailegu handi bat egitera, Greziako ekonomia larrutuko zuen kreditu bat.

Gerra amaiturik, kalte-ordainak ezarri zitzaizkion Alemaniari baina Greziari pagatu beharrekoak "ahaztuta" geratu ziren. Orain, antza, Alemaniako sozialdemokratek eta berdeek aldarrikatzen duten arren greziarrei zor zaiena ordaintzea, Angela Merkelen gobernuak garbi adierazi du: “hori gertatzeko aukera Zero da”. Zenbait adituren arabera, gaur Greziak daukan kanpo zorraren erdia adinako diru kopurua zor dio Alemaniak berari.

Ludwig Zacaro eta Nina Lahgeren ekintza une nabarmenean iritsi da. Europar  Batasuneko agintarien eta Atenasekoen arteko harremana gaiztotzen ari da eta hedabide nagusiek zabaldu dute Aste Santu inguruan kanporatu dezakeela Europak Grezia txanpon bateratutik. Grexit hipotesiaren atarian geundeke, iturri horien arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude