Alderdien erreakzioak DSBE legearen aldaketa proposamenen aurrean

  • Maiatzaren 31n Eusko Legebiltzarrean Gizarte Politika eta Enplegu Sailburu Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposamen egin zituen, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako. Egoeraren diagnostikoa eta herritarrei eginiko inkesta bat ere aurkeztu zituen. Oinarri horrekin, Legebiltzarrak adostu beharko du DSBE Legearen erreforma. Hurrengo udaberrira arteko prozesua izango dela aurreikusten da. Artolazabalen proposamena entzun ostean, beste legebiltzarkideek adierazpen hauek egin zituzten.


2017ko ekainaren 01an - 06:59

Tinixara Guanche, Elkarrekin-Podemos: "Etxe bakoitzean gehienez DSBE bakarra jasotzea barbaritatea da"

"Eskertzen da txostena prentsari baino lehen legebiltzarkideei pasatzea, nahiz eta prentsak bazituen gaur guk ez genituen detaile batzuk. Atzerapausoak iruditu zaizkit, pausoak baino ondoren etorriko den maratoia irudikatzen dutenak. Herritarrei eginiko galdeketa, sakon aztertuko dugu, bain lehen begi-kolpean biziatua iruditu zaigu. Ez dakit kontuan hartu den DSBE jasotzen duten pertsonen iritzia. Galderak tendentziosoak iruditu zaizkigu, inmigrazioa DSBErekin lotzen dutenak.

Lege on bat dago orain eta kudeaketa da arazoa, jendea atzean uzten ari gara, eta Lanbidek ez badu funtzionatzen ezinezkoa da helburuak lortzea. DSBE-z kanpo geratzen ari diren 60.000 pertsonei buruzko proposamenik ez dut ikusi. Etxe bakoitzean gehienez DSBE bakarra egotea barbaritatea da, jakinda EAEn etxebizitza lortzeko dauden zailtasunekin, bizirauteko ezinbestekoa dela etxe berean jende asko bizitzea. DSBE jasotzen dutenek diru horrekin egiten duten erabilerari buruzko neurriak entzun ditut baino hori nola kontrolatuko duzue? "Iruzurean kooperatzen dutenak" zigortzea zer zigor klase da, penala? DSBE jasotzen dutenak delinkuente bihurtzen ditu horrek eta eskubide subjektibo bat da, pobrezia kriminalizatzea da hau, zibila zibiletik arautu behar da eta penala penaletik".

Nerea Kortajarena, EH-Bildu: "DSBE aurrekontuen arabera geratuko bada, orduan bermea izateari utziko dio"

"Gaia lantzeko eta aurkezteko formato hau eskertzen dut, foko mediatikotik hurrun geratzea lortu dugu, nahiz eta filtrazio txiki bat egon den komunikabide batean. Txostena arduraz aztertuko dugu, gaiak eskatzen duen moduko balorazio bat egiteko. Gainetik begiratuta, aipamen hauek egingo nituzke:

Kontzeptualki nahiko adostasun badira, Europara begira egin diren adierazpenekin... baina bukaera aldean betiko errena agertzen da, kontrola, iruzurra... Kontrolaren inguruko zentralitatea eztabaidatik ateratzen saiatu ginen eta bada garaia Jaurlaritzak bere postura definintzeko, ze erabat antagonikoak dira bi bideak eta PPren jarrerara gehiegi gerturatzen da.

Kudeaketari ez dio heldu proposamen honek, eta errealitateak erakusten du kudeaketari oso lotutako elementuak determinatzaileak direla gai honetan. Murrizketetatik gatoz DSBEan: %7 gutxitu zen, desbinkulatu zen gutxieneko soldatatik, eta irizpideek murrizten dute jasotzaile kopurua.  59.000 pertsonak ez dute DSBE jasotzen eta sistemaz kanpo geratzen ari dira, eta ez dira horientzako neurririk proposatzen. Pobrezia errealean dauden 10etik 7k jotzen dute babes bila, besteek ez. Baldintzak betetzen dituzten jende askok ez dituzte prestazioak eskatzen. Prekarietatea eta pobrezia luzerako dugu, gero eta handiagoa da arrakala soziala. Oso egoera larrian gaude.

Badaude proposatu diren neurrien artean sentsazio ona egin didatenak, eta beste batzuk oilo-ipurdia jartzen didatenak. Horien artean, bizikidetza unitatearenak ez du errealitatearekin zerikusirik. DSBE aurrekontuen arabera geratuko bada, orduan bermea izateari utziko dio, lege honen helburua baitzen boterean zegoen taldearen borondatearen araberakoa ez izatea. Txalotzen ditut errefuxiatuei buruzko neurriak, orain falta dena da errefuxiatu horiek iristea.

Legitimitateak kezkatzen nau, Arartekoak dio ahalegina egin behar dela, imaginario kolektiboa era batera eraiki delako, erein delako irudi negatiboa eta horri buelta ematen lana dago. Gure eskuak zabalik daude elkarlanerako, Artolazabal anderea: Karramarroaren estrategian ez gaituzu aurkituko, kontrol eta iruzur faltsuan ez gaituzu aurkituko, baina babes sisteman aurrrera egiteko hor egongo gara.

 

Laura Garrido, PP: "Patxi Lopezekin aurrerapenak izan ziren eta aukera genuen EAJrekin bide horretan sakontzeko"

"Dokumentazio zabala da eta aztertu behar dugu sakon. 2016ko abenduaren 15eko akordioaren ondorio da gaurko proposamena. Berandu dator, aurreko legegintzaldian ikusten zelako dagoeneko irizpideak finkatzeko beharra eta ez delako debaterik ireki Marotok aurkeztutako 40.000 sinaduren ostean. Aurkeztutako proposamena sakon aztertu behar da adierazpenak egin aurretik, baina faltan bota ditut lanean txertatzeko politikak eta DSBEn kronifikatutako jendearen gaia. Arreta deitu dit ez-bidezko ordainketak preskribitzeko proposamenak, zergatik planteatzen da hau? Lanbidek zailtasuna duelako hauek kudeatzeko? Beste diru laguntzekin enkajeak egin behar direla esan duzuenean, pentsatzen ari zarete inkonpatibilitateak planteatzea beste administrazioetatik etorritakoekin, esaterako, udal mailakoak...? Berandu ari gara, Patxi Lopezen garaian egin genituen aldaketekin guk harago joan nahi izan genuen baina aurrerapenak izan ziren, eta aukerak genituen aurreko legegintzaldian zuekin bide horretan sakontzen joateko".

Gloria Sanchez, Talde Sozialistako Sanchez: "Nire galdera da erakunde eta elkarteekin nola egingo den hurrengo fasea, parte-hartzearena"

"Ez da fokoa jarri behar %1eko iruzurrean eta bitartean ahaztu DSBE behar duten milaka familiekin. Sozialistek espero dugu ikuspegi global honek talde guztiok dugun konpromisoa sakontzen lagunduko duela: Inongo herritarrek ez dezala jaso behar ez duen euro bat, eta euro hori behar duen herritarrak ez daitezela gelditu berau jaso gabe. Prekarietatea da gehien handitu dena, eta prekarietateak ekartzen du langile askok behar izatea DSBE, baita jubilatzen direnean ere". Positiboki baloratu ditu, banaka banaka, egin diren aldaketak. Duda bakarra aurrera begira planteatu du: "Erakunde eta elkarteekin nola egingo den hurrengo fasea, parte-hartzearena".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: DSBE
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi berriak "isilpean" murrizketak dakartzala salatu dute

ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Pobreziaren kontrako “euskal sistema”

EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]


Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria indarrean sartu da kritika artean

Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]


Ertzaintza egunero miaketak egiten ari da prestazio ekonomikoak eskatu dituen jendearen etxeetan

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]


Eguneraketa berriak daude