argia.eus
INPRIMATU
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen
  • Botoen %36,6 lortu ditu António Costaren indarrak eta 106 parlamentario, 2015eko emaitza hobetuz. Gehiengo osotik hamar diputatura geratu da. Ezkerreko beste alderdiren baten botoak beharko ditu.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 07a
António Costa Portugaleko Alderdi Sozialistako buruzagia. António Costa Portugaleko Alderdi Sozialistako buruzagia.

2015eko hauteskundeak irabazi zituen Alderdi Sozialdemokratak (PSD) porrot egin du botoen %27,9 lortuz (77 eserleku), 1983tik gaurdaino lortutako emaitzarik kaskarrena. Asuncao Cristas alderdiko buruzagiak dagoeneko bere dimisioa aurkeztu du. Ezkerreko Blokeak %9,47 lortu du eta Alderdi Komunistak %6,7. Iragan legealdian azken bi indar hauen sostenguarekin jardun du gobernuan Alderdi Sozialistak eta aurrerantzean ere gutxienez horietako baten sostengua beharko du.

Eskuin muturra lehenbiziz iritsi da legebiltzarrera, Chega (Nahiakoa da) alderdiak botoen %1,3 eta diputatu bat lortuta. Hauteskundeetako partehartzea inoizko txarrenetakoa izan da, herritarren %45ek bakarrik eman du botoa.