EAJ

Alderdi Egunean EAJk Kataluniako erreferendumari "erabateko" elkartasuna erakutsi dio

  • Azken asteetan Kataluniako egoeraren gainean adierazpen orokorrak egiten aritu dira EAJ arduradun politiko gehienak. Alderdi Egunean aldiz, errepresioa gogor salatu eta erreferendumaren eta erabakitzearen eskubidearen alde egin dute argi. “Bitartekari lanak” egitera aurkeztu dute euren burua, “dituzten indar politiko eta eraginkortasun guztia legezko erreferendum baterako akordioa” lortzeko.


2017ko irailaren 25an - 11:35

40. urte darama EAJk Alderdi Eguna ospatzen, 1977an Aralarren lehen aldiz antolatu zutenetik. Kataluniaren erreferendumaren aldeko mezuak nabarmenak izan dira arduradun guztien ahoetan.

 Ortuzarren esanetan: “Elkartasun oso eta handiena erakutsi nahi diegu Kataluniako instituzioei eta egun hauetan atxiloketak jasan dituztenei. Benetako zentzugabekeria demokratiko eta politikoa da gertatzen ari dena”.

EAJk duen indar politikoa erabiliko duela agindu die bertaratutako milaka jeltzaleei Ortuzarrek, Kataluniako instituzioen eta Espainiako Gobernuaren artean bitartekaritza egiteko.

Urkullu urrunago joan da eta “Estatu eredua hautsita” dagoela esan du. Akordioen bidez hobetu daitekeela iradoki du berriz ere: “Ezezko jarrera politikoak eraman gaitu egoera honetara. Geroz eta polizia, atxiloketa, inposaketa, fiskal eta epaile gehiago erabili, geroz eta arazo politiko handiagoa”.

“Aurrean izango gaituzue”

Ezker Abertzalearen eta gehiengo sindikalaren kontra baizik hitz gogorrak luzatu zituen Ortuzarrek: “EAJ egurtzeko obsesioa dute, baina jakin dezatela aurrean izango gaituztela”.

Arnaldo Otegi (EH Bildu) Txiki Muñozen (ELA) oihartzuna dela esan du Ortuzarrek: “Berdina errepikatzen du, baina beranduago”. Fronte politiko-militarra fronte sindikalarengatik ordezkatu nahi dutela esatera iritsi da Euskadiko Buru Batzarra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAJ
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Alonsotegi auziko absoluzioak etsigarriak dira EH Bildurentzat

Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Erkoreka Xuhar “erruduntzat” hartzeko “kanpaina” egiten ari dela salatu du herri plataformak

Tolosako inauterietan poliziak begian zauritutako gaztea indarkeria polizialaren biktima gisa aitortzeko eskatu du Xuhar herri plataformak. Mobilizazio batera deitu du martxoaren 16rako, Tolosan.


Eguneraketa berriak daude