argia.eus
INPRIMATU
Aldaketa sozialaren aldeko manifestazioak egingo dira otsailaren 11n, Amaiur koalizioko alderdiek deituta
  • Amaiur koalizioa osatzen duten ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak deituta, aldaketa soziala eskatzeko manifestazioak egingo dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan otsailaren 11n, Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku lelopean.

2012ko urtarrilaren 27a
Amaiur koalizioko ordezkariak atzo emandako prentsaurrekoan.

Otsailaren 4an, murrizketen eta azpiegitura handien aurka

Aipatu manifestazioa baino astebete lehenago, otsailaren 4an, manifestazio bana egingo da Bilbon eta Donostian. Murrizketen aurkakoa izango da Bilbokoa. ELA, LAB, ESK, EILAS, CGT, EHNE eta Hiru sindikatuek eta hamabost bat gizarte eragilek deitu dute, eta Amaiur osatzen duten alderdiek han izango direla jakinarazi dute.

Era berean, Donostiako manifestazioan ere parte hartuko dute. Azpiegitura handiek sortzen dituzten kalte ekonomiko eta ekologikoak salatuko dituzte bertan. Aralarrek, EHNEk, AHT Gelditu! Elkarlanak eta hainbat elkarte gehiagok deitu dute manifestazio hori.