Klima aldaketari buruzko goi-bilera: beste Kopenhage bat?

  • Klima aldaketari buruzko Nazio Batuen Erakundeko 18. Aldeen Biltzarra egingo da Dohan (Qatar) gaurtik abenduaren 7ra arte, 194 estatutako 12.000 ordezkariren eta gobernuz kanpoko erakundeetako 7.000 inguru kideren parte hartzeaz. Helburua Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordio zabala lortzea da, aurreko hiru biltzarrek (Kopenhage 2009, Cancun 2010 eta Durban 2011) porrot egin eta gero.


2012ko azaroaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lehortea da klima aldaketaren ondorioetako bat.

Hasiera batean, Kyotoko Protokoloak aurtengo abenduaren 31ra arte eduki behar zuen iraupena. Haren ondorengo akordioak negutegi-efektu gasen isurpena are gehiago murriztea izan behar luke xede –gogoratu behar da, bestalde, Kyoton ezarritako helburuak ez direla bete–, hala nola ahalik eta herrialde gehien biltzea. Izan ere, 37 herrialde baizik ez daude behartuta, Kyotoren arabera, emisioak murriztera, eta horien artean ez daude ez AEB, ez India, ez Txina, isurpen gehien egiten dituztenetako batzuk aipatzearren. Dagoeneko, helburua ez da klima aldaketa geldiaraztea, ahalik eta leunena izatea baino. Bestela esanda, beroketa globala ez dadila izan 2º-tik gorakoa (zaila izango da 1,5º-en langa ez gainditzea, batzuek itxaropena agertu arren). Alabaina, akordioa lortzea ezinezkoa izan da orain arte; hori dela eta, Kyotoko Protokoloko baldintzak 2015era arte luzatzea erabaki zuten iaz, Durbaneko Aldeen Biltzarrean. Beranduenez urte horretan erdietsi beharko da hitzarmen berria, baina praktikan 2020ra arte berandutu daiteke haren ezarpena.

Kopenhagetik hona hiru urte joan zaizkigu aurrerapausorik gabe, salatzen dute elkarte ekologista askok. Are okerrago: ez dute gauza handirik espero Dohako honetaz. Irailean Bangkoken egin biltzarrean, egunotan eztabaidatuko den txostena prestatzeko bildu ziren nazioarteko ordezkariak, eta argi geratu zen oso gutxi daudela prest beren posizioa aldatzeko. Europar Batasunak, izan ere, uko egin zion urtebete lehenago Durbanen iragarritako konpromisoa eusteari (2020rako %30 murriztu isurpenak). AEB bera ez dago konpromiso bat hartzetik hurbilago orain dela hamar urte baino.

Isurpenak modu nabarmenean gutxitu nahi ez eta, bestelako irtenbideak ere –Greenpeace bezalako elkarteek aspaldi irtenbide faltsu izendatu dituztenak– izango dira mintzagai Qatarreko gailurrean. Karbonoa atzematea eta gordetzea da horietan azpimarragarriena. Hau da, tximinian bertan CO2-a harrapatu eta gordeleku bateraino garraiatu, atmosferara iritsi dadin eragozteko. Hain zuzen Qatar da bide horren alde indar gehien egiten ari den estatuetako bat; ez da ahaztu behar erregai fosilen erreserba handiak dituela emirerriak, eta alde horretatik ez zaiola komeni emisioen murrizketa esanguratsu bat. Bitxia da itsas mailaren igoerak gehien mehatxatutako lurraldeetako bat ere badela Qatar. Baina petrolio-konpainia handietako jabeek goreneko solairuan izaten dituzte bulegoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude