Alberto Gastesik 'Alejandra' film laburra estreinatu du sarean

  • Bilboko Zinegoak LGTB festibalean ikusterik izan ez zutenek gaurtik aurrera etxean bertan daukate Alberto Gastesi zuzendariaren Alejandra film laburra ikusteko aukera.


2015eko martxoaren 16an - 12:54
Jaiotza, maitasuna eta heriotza batzen dira Gastesiren filmean.

Jaiotza, maitasuna eta heriotza: bizitzako hiru momentuk elkar gurutzatzen dute in crescendo doan filmean. Elkarrizketarik eta musikarik gabeko pelikula da, protagonisten arnasarekin eta giro-soinuarekin bakarrik eusten dio tentsio narratiboari.

Gastesik idatzi eta zuzendu duen filmeko protagonistak Aitor Beltran, Oihana Maritorena, Ane Pikaza, Amaia Ruiz, Elvira Rodriguez, Begoña Aguirre eta Nora Iglesias dira.

Online estreinaldi honen aurretik Cannesen ikusi ahal izan zen, film laburrei eskainitako sailean, baita Huhezineman (Euskal Herria), Alcinen (Espainia) eta Vagranten (Bielorrusia) ere.

Ikusi filma:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


Eguneraketa berriak daude