Albert Rivera, entziklopediak eta "plaka tektoniko kulturalak"

  • Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruak eskola katalanaren aurka egin du Espainiako Kongresuan. Erabili dituen argudioak gezurtatu dizkio TV3k.


2017ko azaroaren 23an - 11:06

Asteartea, azaroak 21, Franco hil zela 42 urte eta egun bat igaro dira. Albert Rivera Katalunian jaiotako Ciudadanos alderdiko burua, Espaniako diputatuen aurrean hitz egitera doa. Hasi da hitzartzea eta berehala, ustez Kataluniako ikasliburu bateko orri bat erakutsi du. Mapa bat ageri da, Herrialde Katalanak, alderdi laranjako buruaren esanetan, “plaka tektoniko kultural” baten mapa.

Mapaz gain, ustezko testuliburuan agertzen den testuari ere erreferentzia egin dio. Riveraren ustez, liburuak Katalunia eta Espainia maila berean jartzen ditu. Gainera, Valentzia, Balear Uharteak eta beste zenbait lurralde “kolonizateko” gonbita luzatzen die ikasleei. Horrelako egoerak ekiditeko kontrol batzorde bat sortzea proposatu du Ciudadanoseko buruak.

Amaitu da hitzartzea eta iritsi dira erreakzioak. TV3 Kataluniako hedabide publikoak –hau ere Espainiako agintarien jo-puntuan egon da azken asteetan–, Riveraren argudioei buelta eman die. Erakutsitako mapa, ez da ikasliburu batekoa. Super 3 elkartearen entziklopedia bateko mapa da.

Entziklopedia 2002. urtean publikatutakoa da. Urte horretan bertan eman zuen izena Albert Riverak Alderdi Popularreko gazteria sailean. PPko kide egin zen egun berean, orduko Espainiako presidente Jose Maria Aznar jauna, George W. Bush AEBtako presidentearekin elkartu zen, Irakeko gerran babestuko zuela adierazteko. Orain “kolonizazioa” salatzen duen pertsona berak, orduan, ez zuen ezertxo ere esan inbasio haren aurka.

Kataluniako hezkuntzaren aurkako estrategia indar betean jarri dute Espainiako agintariek. Euren hitzetan Kataluniako hezkuntzak, haurrak “adoktrinatzen” baititu. Paradoxa da ordea, orain “adoktrinazioaren aurka” egiten duen gizona, Kataluniako hezkuntzan hezia izan dela. Badirudi independentisten estrategia “maltzur” horrek ez duela lortu herritar guztiak “adoktrinatzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude