Alava Sareari buruzko erakusketaren irekiera ekitaldia eginen da Elizondon, hilaren 29an

  • Ekainaren 29an inauguratuko da eta ekainaren 30etik uztilaren 18ra bitarte bisitatu ahal izanen da

Erran .eus @erran_eus
2018ko ekainaren 27a
Sarea sortu zutenen artean izan zen Bittori Etxeberria elizondoarra (Argazkia: erran.eus)

Ortziralean, ekainaren 29an, inauguratuko dute Alava Sareari buruzko erakusketa, Arizkunenean; eta ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitarte, astelehenetik ortziralera, 17:00etatik 20:00etara, ikusi ahal izanen da erakusketa.

Irekiera ekitaldia herritar guztiei zuzendua dago. Josu Txueka historialariak eta Bittori Etxeberriaren biografia egileek hitza hartuko dute. Sarrerako hitzak, berriz, Joseba Otondo alkateak eginen ditu.

Alava Sareaz bi hitz

Bittori Etxeberria elizondoarrarekin batera, Itziar Mugika, Tere Verdes eta Delia Lauroba izan ziren 1936tik aitzinera Alava Sarea elkartasun-sarea ardaztu zutenak. Luis Alava izan zen erakundeko ordezkari-arduraduna eta 1940-1941 bitarteko neguan, Sarea erori zelarik, sumarisimoki epaitu zituzten. Ondotik, 1943ko maiatzaren 6an, hil zuten Luis Alava.

Albiste hau erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: II. Mundu Gerra  |  Oroimen historikoa  |  Baztan  |  Elizondo

II. Mundu Gerra kanaletik interesatuko zaizu...
Claude Lanzmann omenduko du Euskadiko Filmategiak, proiekzio berezi batekin

Uztailaren 12an Claude Lanzmann zuzendariaren Le dernier des injustes filma proiektatuko dute Donostiako Tabakaleran. Joan den astean hil zen zuzendari frantziarraren omenez antolatutako emanaldi berezia da.


Stalag fikzioa
Amesten al dute israeldarrek emakume naziekin?

Israelgo estatuak 70 urte bete berri ditu eta gertakari horrek literaturan izan duen agerpenaz aritu dira zenbait hedabideren kultur gehigarriak azken asteetan –bitartean, nazioarteko orrialdeetan, hildako palestinarren berri ematen zuten–. Fikzio israeldarraren azken zazpi hamarkadetako errepasoa egitean, ordea, ez da aipatu hango literaturaren fenomeno arraro bat: Stalag fikzioa. 1960ko hamarkadaren hasieran, nazien preso-esparruetan girotutako literatura erotikoak milaka irakurle... [+]


2018-05-16 | Miren Osa Galdona
Sexualitatez diharduen bi orri aurkitu dituzte Anne Franken egunerokoan

Teknologiari berriei esker, Anne Franken eguneroko bi orriren artean itsatsita zeuden mezuak deszifratzea lortu dute. Hilekoaz, prostituzioak eta txiste lizunez  dihardu oro har, eta ziurrenik ezkutatuta egin zen denboran idatzitakoak direla adierazi du Ronald Leopold Amsterdamgo Anne Frank Etxeko zuzendariak. Lau txiste eta sexualitateari buruzko 33 lerro dira aurkikuntzaren emaitza.


Zuhaitzak gerraz gogoratzen dira

1944ko azaroaren 12an Tirpitz ontzi alemaniarra bonbardatu eta hondoratu zuten britainiarrek Norvegiako fiordoetan, argazkian ikusten den moduan.


Hiroshimakoa ez da bonbardatutako 'ginkgo biloba' bakarra

Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa.


Goebbelsen irrati gudua

Frantzia, 1939ko abenduaren 16a (Saxonia). Radio Humanité irratiaren emankizunak hasi ziren. Frantziarrek ez zekiten emisioak nondik zetozen, igorleak errepikagailua aldatzen baitzuen aldiro. Irratiak berak zioen Frantziako Alderdi Komunistaren ahotsa zela, eta irratiaren izenak berak L’Humanité egunkari komunista zekarren gogora. Baina irratia sortzeko agindua Berlindik etorri zen aste batzuk lehenago.


Agirreren lehengusu, nazien espioi

Ribadeo (Lugo), 1902ko maiatzaren 12a. Juan Gomez de Lecube jaio zen. Beste iturri batzuek diote 1906an jaio zela Sestaon. Baina, jaioterria jaioterri, Euskal Herrian eman zuen haurtzaroa; Jose Antonio Agirre Lekube zuen lehengusu, gero lehendakari izango zena, eta, amarenaldetik umezurtza izanik, haren ondoan hazi zen. Anaia nagusia Luis Valentin ere ezaguna izango zen Hego Amerikan kontrabandista gisa; Herrena esaten zioten.

 


Rosie errematxatzailea hil da

1942an J. Howard Miller-ek, fabrikako langile baten argazkian oinarrituta, ezkerreko kartel ezaguna diseinatu zuen.


2017-10-31 | Jon Torner Zabala
Nazismoa futbolean: Anne Franken irudia irain modura baliatu dute alemaniar ultrek ere

Alemanian gertatu da oraingoan. Düsseldorf hirian Anne Franken irudidun pegatinak agertu dira, Schalke 04 futbol taldearen kamiseta soinean duela.


Makiak sasi artean ezkutatuta

Jatorrian, Korsikako italieraz, macchia hitzak “sasiz estalitako zelaia edo basoa” esan nahi du. Ondoren, maki hitza ekosistema mediterraneo jakin bat izendatzeko erabiltzen hasi ziren, nagusiki Frantziako hego-ekialdean topa daitekeena eta zuhaixka eta zuhaitz termofilo ugarikoa.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude