argia.eus
INPRIMATU
Ondarruko zubi harresiak aurrera darrai, ertzaintzaren azken hurbilketaren ostean
  • Ondarruko Aske Gunean alarmak jo du, Iurretatik ertzaintzaren 6 eta 8 furgoneta artean atera direlako mezua zabaldu da. Ostera, ordea, ertzainak berriz Durangorantz itzultzen ari zirela jakin da.

ARGIA @argia 2013ko maiatzaren 14a
Jendea zubi harresian, alarmak jo duenean (Ion Telleriaren argazkia)

Bertan bildutako jendeak herri harresia eraiki du Ondarruko zubian, turrunak jo eta berehala. Minutu gutxira, ordea, ertzaintzaren furgonetek bira erdia eman eta atzeranzko bidea egin dutela zabaldu da.

Hemen Lander Arbelaitzen bideo bat zubi Harresi barrutik. bertan Urtza Alkorta ikus daiteke bere aiton-amonekin hizketan.