Alarde baztertzailea sustatzetik, EAJren Senatuko berdintasun batzordeko bozeramaile izatera

  • Ekainaren 30ean ospatuko da Irunen San Martzial eguneko alardea eta berriz ere desfileetako batek ez die emakumeei parte hartzen utziko gizonen baldintza beretan: alarde horren sustatzaile izandakoa da Maria Eugenia Iparragirre. Gaur egun, EAJren bozeramailea da Espainiako Senatuko Berdintasun Batzordean.

Maria Eugenia Iparragirre EAJren Senatuko Berdintasun Batzordeko ordezkaria Irungo alarde baztertzaileko aginte-organo baten bozeramailea izan zen.

2018ko ekainaren 28an - 06:47

Iparragirre Irungo alarde baztertzaileko Batzordeko kidea izan da eta bozeramaile lanak ere egin izan ditu. Emakumeak kantinera gisa bakarrik atera daitezkeen desfilea antolatzeko pieza garrantzitsua da organo hori: “Alardearekin loturiko guztiaz arduratzen da Agintarien Batzordeak antolakuntzaren agintea hartzen duen arte jaien hurbileko egunetan”, desfile baztertzailearen webguneak esplikatzen duenez.

Besteak beste, Alardearen Batzordearen eskumena da “Konpainien eta Unitateen Barne Erregimeneko Araudi guztiak onartzea”. Erabaki-organoa da beraz, desfilearen ordenantzak aldatu edo interpretatu ditzakeena.

2016ko azaroan berrikusi ziren ordenantza horiek azkeneko aldiz, alegia, emakumeak gizonen baldintza igualetan parte hartzeko eskatzen hasi zirenetik kasik hogei urte geroago. Hala eta guztiz ere, lehen artikuluan oraindik ere zehazten da konpainiek gizonez osatuta egon behar dutela eta bakoitzean emakume bakarrak hartuko duela parte kantinera gisa.

Alarde baztertzailearen alde lanean

Hemerotekak erakusten du Iparragirrek parte hartze esanguratsua eduki duela desfile baztertzailea sustatzen. Besteak beste, 2006. urtean jaien aurretik erakusketa bat antolatu zuten Ficoba erakustazokan. El Diario Vasco egunkariak orain senatari jeltzalea denaren hitzak jaso zituen, alarde baztertzailearen Batzordeko ordezkari gisa San Martzialetako desfileak berarentzat daukan esanahia esplikatuz: “Alardea festa hutsa baino askoz gehiago da”, adierazi zuen, jai parekideak aldarrikatzen dituztenen aurka maiz erabili izan diren argudioen ildoan. “Pentsatzen dugu gure historiaren parte baten oroitzapena dela, irundarrok barrutik sentitzen duguna”.

Urte hartan izan zen lehenbiziko aldiz EAJko zerrendaburu Irungo Udaleko hauteskundeetan, baina PSE-EEk irabazi zuen. 2006an bertan utzi zuen Irungo alarde baztertzailearen Batzordeko bozeramaile izateari. Handik zazpi urtera iritsi zen Espainiako Senatuko Berdintasun Batzordean EAJren bozeramaile izatera eta badirudi Irungo alardeari buruzko jarrera ez dela oztopoa izan bide horretan –senatariari alderdiak egindako webgunean, nolanahi ere, Iparragirreren ibilbideko parte hori ez da aipatzen–.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irungo Alardea
2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Irungo alkateak lehenengoz egin dio harrera alarde parekideari

Alderdi politiko guztietako ordezkariek egin diote harrera Alarde Publikoari.


Gizon bat kantinera aterako da lehen aldiz Irungo alardean

Antxon Jauregik 19 urte ditu eta kantinera izango da Irungo alarde parekidean. Maskulinitate eredu hegemonikoari aurre egin eta hainbat muga mental eta sozial apurtuko ditu Jauregik, genero rol markatua duen kantineraren paperean. “Nire ametsa izan da betidanik, baina ez... [+]


Hemeroteka
Zuri-beltzaren gainetik, zuri-gorria

Halaxe dirudi bukatu ez den eztabaidak. Zuri-beltzekoa. 1997ko ekainaren 30eko argazkia bezalaxe. Ordurako ondo sartua zegoen kolorea analogikoan, ez horrenbeste zenbait burutan. Efemeride honekin egin dut topo egutegian, urteurren borobila aurtengoa Irunen, eta aztarka hasi... [+]


2022-06-30 | ARGIA
Lehen aldiz Udal Gobernuko kide baten eskutik jaso du hiriko bandera Irungo alarde parekideak

Miren Etxebeste Ahal Dugu-ko Irungo Udaleko Berdintasun zinegotziak eman die alarde parekidekoei bandera. Haatik, Irungo alkate Jose Antonio Santanok ez die harrera egin, emakumeak baztertzen dituen desfileari bakarrik bideratuz arreta.


Eguneraketa berriak daude