argia.eus
INPRIMATU
Al Zawahiri elkarrizketatzeko gonbita luzatu du Al Qaedak

2007ko abenduaren 20a
Ayman Al Zawahiri

Al Qaedak Ayman Al Zawahiri erakunde horretako buruzagietako bat Internet bidez elkarrizketatzera gonbidatu ditu hedabideak, Al Sahab komunikazio taldeak kaleratutako komunikatu baten arabera. Kazetariek urtarrilaren 16a baino lehen bidali beharko dituzte euren galderak, lau webgune hauetako baten bidez: Al Ekhlas, Al Hasba, Al Baraq eta Al Firdos. Komunikatuak dioenez –egiazkoa denik oraindik ez dute frogatu–, Ayman al Zawahiri xekeari galdera zehatzak bidali behar zaizkio, eta derrigorrezkoa da identifikatzea.

- Ayman Al Zawahiri, terrorista arriskutsuenen FBIren zerrendan.