Bizkaibusen lanposturik ez galtzeko, lanuzte mugagabeak has ditzakete akordiorik lortu ezean

  • Lanuztea dute ostiralean Bizkaibuseko langileek, sindikatuek eta Bizkaiko Aldundiak ostegunean egindako bilera akordiorik gabe amaitu ostean.


2014ko urriaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bizkaibuseko langileek zortzigarren lanuztea dute gaurkoa. (Argazkia: Pablo Viñas/ www.deia.com)

Berriro bilduko dira eguerdian eta akordiorik lortu ezean greba mugagabea hasiko dute astelehenean.

ELA, CCOO, UGT, LSB-USO eta LAB sindikatuek hartu zuten parte batzarrean Bizkaiko Diputazioarekin batera, baina ez zuten adostasunik lortu "jarrerak hurbildu" zituzten arren.

Langileen eskakizunak

2013ko urriaren 4an Bizkaibuseko langileek akordio bat sinatu zuten Aldundiarekin, autobus enpresako lanpostu guztiak mantentzeko: 1.400 pertsona.

Sindikatuek uste dute Jose Luis Bilbao buru duen erakundeak ez duela akordioa bete eta salatu dute 300 lanpostu arriskuan daudela. Urrian protestak abiatu zituztenetik zortzigarren greba da ostiralekoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude