Hiru asteko borrokaren ostean, asteazken honetab lanera itzuli dira Enpark enpresako langileak, lan baldintzen inguruan adostasunera iritsi eta gero.
Donostiako lur azpiko parkingetan lanean aritzen diren langileek soldata igoera eta urtean egin beharreko lan ordu kopuruen murrizketa lortu dute, besteak beste. Langileen ordezkariek azaldu dutenez, grebaren helburuetako bat zen euren egoera kaskarra ikustaraztea eta baikor azaldu dira hori lortu dutelakoan.
Nolanahi ere, ohartarazi dute euren baldintza hobetzeko bidean borrokan segiko dutela, eta gogorarazi dute Donostiako Udalak ardura zuzena duela parkingetako kudeaketan eta azpikontratazioek sorturiko egoerekin.