Akordioa lortu dute Donostiako parkingetan greban ziren langileek

  • Hiru asteko borrokaren ostean, asteazken honetab lanera itzuli dira Enpark enpresako langileak, lan baldintzen inguruan adostasunera iritsi eta gero.


2016ko irailaren 22an - 08:22

Donostiako lur azpiko parkingetan lanean aritzen diren langileek soldata igoera eta urtean egin beharreko lan ordu kopuruen murrizketa lortu dute, besteak beste. Langileen ordezkariek azaldu dutenez, grebaren helburuetako bat zen euren egoera kaskarra ikustaraztea eta baikor azaldu dira hori lortu dutelakoan.

Nolanahi ere, ohartarazi dute euren baldintza hobetzeko bidean borrokan segiko dutela, eta gogorarazi dute Donostiako Udalak ardura zuzena duela parkingetako kudeaketan eta azpikontratazioek sorturiko egoerekin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude