Ostiralean sinatu zuten akordioa langileen ordezkariek eta zerbitzu publikoaren esleipena daukan Tüv Rheinland multinazionalak.
Behin betiko hitzarmena ostegunean sina zezaketela zirudien arren, Irun eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko esleipen publikoa daukan Tüv Rheinland multinazionalak uko egin zion langileekin akordioa sinatzeari.
Bederatzi hilabeteko lanuzteari amaiera eman dio hitzarmena sinatzeak.
Enpresako langile batzordeko kideek azaldu dutenez, enpresarekin lortutako aurreakordioak “IAT zentroetako lan baldintzak errespetatzea” ekarriko du. Zuzendaritzak erabiltzaileei prezioak igotzeko aukerari uko egin ostean, akordiorako oinarria berretsi zuen langileen batzarrak Donostiako ELAren egoitzan.
Langileek “denbora luzerako ituna edukitzea” espero dute, lan baldintzak bermatuko lizkiekeena hartara Espainiako Lan Erreformari izkin eginez.
Informazio gehiago:
Gipuzkoako IATetako langileen grebak sei hilabete egin zituenean erreportajea eskaini genien ARGIAn: "Errebisioa behar duen zerbitzu publikoa".