Aizpurdi karrika, Perurenatarrak gogoan

  • Orio auzotik behera, Enperadorearen etorbidean ia amaieran, Hendaiako hilerrirako bidea dago. Zimitorioa herriaren nortasunaren lekuko paregabea da. Niretzat berezia da, hendaiar peto-petoa izan gabe, hemen jaio eta hiru hilabetez hil zen Haritz semea bertan baitago lurperatua. Otsailaren 20an jaio zen, eta urte bereko maiatzean hil. Bidantenia bidexka hartzekotan nintzela, duda-mudan, hilerrira joatea pentsatu dut.


2013ko martxoaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bixente Perurenaren gorpua, Oiartzungo plazan; 1984ko otsailean

“Hurrengo batean” ebatzi dut. Hori ene kontu pertsonala da.

Alta, hilak hizpide, orain 30 urte, Iparraldera arribatu nintzen garaian, Herio gogoratzen dut Hendaiako karriketan. Hainbat iheslari hil zuten. Herritar batzuek egoera tragikoa ezagutu zuten. Esaterako, Segundo Marey, egun hila. Martxoaren 1ean, berriz, SNCFko trenbidetan, Jean Pierre Leiba hil zuen GALek. Leiba ez zen Espainiako Zerbitzu Sekretuen esanetara ziharduten mertzenarioen jomuga. Tronpatu ziren. Leibaren zoritxarrerako eta jomuga zuten errefuxiatuaren suerterako.

Aizpurdi karrika hartu dut jomuga gaurkoan. Izenak izen, Angel Gurmindo eta Bixente Perurena errefuxiatuak heldu zaizkit akordura. Trenbidearen alboan doan kalea da Aizpurdi, bertan bizi ziren Perurenatarrak. Blanki emaztea, Esther, Aingeru eta Argi alabak (Argi Rennesen preso dago; duela 15 urte). Perurena eta Gurmindorekin etxetik irten eta GALek hil zituen 1984ko otsailaren 8an.

Badira bideak, badira sendak, badira kaleak, badira karrikak… diferenteak direla betiko, gisa batez edo gertakari bat medio ezagutu dituzulako. Ez dira izanen besteak bezalakoak sekula santan. Horietako bat duzu enetzat, Aizpurdi karrika. Badira gehiago Hendaian bertan, baitan bertatik kanpo ere.

Anartean, zorionez, badira bestelakoak ere. Adibiderako, Aizpurditik behera dagoen Bas-quartier eta inguruko kaleen izenek liluratzen naute: Marizabalenia, Txintxoenia, Barrandegi, Subernoa…  Euskaldun herriaren nortasunaren lekukoak. Bas-quartierrean, ezpondan behera joaki, bi errekasto batzen omen ziren behiala. Toki horri Arrizabaleta zeritzoten. Ez dira izen den-denak enperadoreen balentriaren arrastoan paratuak. Ez horixe!

Bidez bide, iragana gogoan –otsaileko 8aren eta martxoaren 1aren artean– idazten ari naiz: otsailaren 20an. Haritz ezik, bi urte berantago, egun berean jaio zen Ander semearen egunean. Hilik bat eta bizirik bestea. Hara, berriz ere eneak gogoan. Alabaina, Haritzekin batera, hil zuten Bixente gogorazi nahi dut bereziki, baita preso eta bizirik dagoen Argi Perurena alaba ere. Laster kaleratu den desioz eta esperantzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


Hondarribiko Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.


Eguneraketa berriak daude