argia.eus
INPRIMATU
Aizpea Goenaga izango da Etxepare Institutuko zuzendaria

2010ko maiatzaren 28a
Aizpea Goenaga

Aizpea Goenaga aktore, gidoigile eta zuzendaria izango da Etxepare Institutuko zuzendaria. Euskara eta euskal kultura sustatzea du xede Etxeparek. Institutuaren Patronatuak gaur goizean egin du bilera Gasteizen, Lehendakaritzan, Patxi Lopez EAEko lehendakariaren parte hartzearekin.