Aitzol Gogorza gose greba mugagabean

  • Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren agiria heldu da ARGIAko Erredakziora: Aitzol Gogorza Oreretako preso politikoak gose greba mugagabeari ekin zion larunbatean. Bere borrokarekin bat egiten dugu eta honi laguntzeko, abuztuaren 16an, asteartean, 19:00etatik aurrera Basauriko espetxe aurrean kontzentrazioa burutzeko deia zabaltzen dugu.


2016ko abuztuaren 10an - 08:00

 

Aitzol Gogorza Oreretako preso politikoak gose greba mugagabeari ekin zion larunbatean. Aitzol larriki gaixo dago, nahasmen obsesibo konpultsiboa pairatzen baitu eta adituen asistentzia psikiatrikoa behar baitu. Hori dela eta, sufritzen duen egoera salatzeko eta bere kaleratzea ala, behintzat, zigorra etxean betetzea onartuko liokeen Espetxe Araudiaren 100.2 artikulua ezarri diezaioten galdegiteko ekin dio neurri gogor honi.

Hamarkadatan zehar euskal preso politikoak jipoituak, etxetik urrunduak, euren kideengandik aldenduak eta era guztietako esperimentu errepresiboetarako erabiliak izan dira helburu batekin: beraiekin batera herri oso bat makurraraztea eta beldurtzea.

Honi gehitu beharko genioke preso politikoei zigorrak luzatzen zizkieten hein berean, gaixotasunen agerpena ohikoagoa bihurtu dela, bai adinaren ondorioz zein asistentzia medikoaren faltaren ondorioz, gaixotasun hauetan estatuek preso politikoak eta mugimendu iraultzailea baldintzatzeko eta xantaia egiteko elementu berria aurkitu dutelarik. 

Hori da, beraz, Aitzol eta gainontzeko preso politiko gaixoak espetxean mantentzeko benetako arrazoia, pertsona hauen osasuna erabiltzea Espainia handi eta bakarraren ideia Euskal Herrian inposatzen jarraitzeko.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik Aitzolen borrokarekin bat egiten dugu eta honi laguntzeko, lehenengo ekimen moduan abuztuaren 16an, asteartean, 19:00etatik aurrera Basauriko espetxe aurrean kontzentrazioa burutzeko deia zabaltzen dugu. Era berean, hurrengo egunetan Aitzol eta gainontzeko preso gaixoen berehalako askatasuna galdegiteko ekimen ezberdinak aurkeztuko ditugu. Ez dugu onartuko preso politikoak erailtzea. Preso gaixoak askatu! Jo eta ke amnistia lortu arte!

Euskal Herrian, 2016ko abuztuaren 8a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude