Aitzol Aramaio zine zuzendari eta gidoilaria ohean hilik aurkitu zuten igande goizean, 40 urte zituela. 1971n Ondarroan jaio zen Aramaio eta Terminal (2003) film laburrarekin sari ugari jaso zituen. 2008an Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberrian oinarritutako Un poco de chocolate film luzea errodatu zuen.
Datorren larunbatean omenaldia egingo diote zuzendariari, arratsaldeko 17:00etan, Ondarroako Jai-Brian tabernan.