Aitzinako hiru kide deklaratzera deitu dituzte, frantsesez idatzitako bide seinaleak lapurtzea leporatuta

  • 2014ko uztailaren 14an Aitzinak herri sarreretatik kendu eta Parisera zihoan trenean bidali zituzten hamarnaka seinale. Poliziak gazte bat atzeman eta miaketak egin zituen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 11n - 08:04

Afera horren harira, antolakundearen aurkako operazioa egin zuen Frantziako Poliziak 2014ko urrian. Gazte bat atzeman eta Aitzinaren Baionako lokala miatu zuen. Beranduago, beste hiru lagun ere atxilotu zituen; bi deklaratzera deitu zituzten lehenago, baina uko egin zioten Polizia etxean aurkezteari. Urte eta erdi pasata, prozedurak aurrera jarraitzen du, eta  hiru gazte deitu dituzte komisaldegira deklaratzera.

[Albiste hau hona ekarri dugu CC lizentzia libreari esker. Jatorrizko artikulua Topatu.eus atarian aurki dezakezu]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-10 | Euskal Irratiak
Hur Gorostiaga
"Behotegik berak adierazi du euskara ez dela lehentasuna"

Aitzinkontua ez emendatzea bozkatu du Euskararen Erakunde Publikoak. Iazko bera izanen da, lau milioi t'erdi inguru. Horrek Euskalgintzako hainbat sektoreren kexua piztu du, eta EEPren izatea zalantzan jarri dute, gaur egun, tresna baliagarria ez delakoan. Hur Gorostiaga... [+]


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-02-04 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude