Aitziber Sarasola Nafarroako EH Bilduko parlamentariari azken agurra

  • Aitziber Sarasola Nafarroako EH Bilduko parlamentaria igandean hil da, minbiziaren ondorioz. Asteartean eman diote azken agurra. Sarasola legebiltzarkide izateaz gain AEK-ko irakasle eta arduraduna ere izan zen.


2014ko abenduaren 23an - 09:38
Aitziber Sarasola Nafarroako EH Bilduko legebiltzarkidea. (Argazkia: Aguinaga/www.noticiasdenavarra.com)

Asteartean 09:15ean eman diote azken agurra Sarasolari Iruñeko hilerrian. Orain bi urte atzeman zioten minbizia, Berriak argitaratu duenez.

Nafarroako parlamentuak Sarasolak egindako lana eskertu eta onartu du, bereziki euskararen eta emakumeen eskubideen defentsan burututakoa.

Ibilbidea

Sarasola AEK-ko irakasle izateaz gain, 2007 urtetik 2010a bitarte Nafarroako AEK-ko arduradun ere izan zen. Nafarroako koordinatzaile gisa eta AEK-ko zuzendaritzan egindako lana eskertu dute Nafarroako AEK-ko kideek.

Gaur egun Nafarroako EH Bilduko legebiltzarkidea zen. Alderdiko gainerako kideek esan dute “lur jota” geratu direla Sarasolaren heriotzarekin.

Maiorga Ramirez parlamentariaren hitzetan: “Beti izan zaio leial bere pentsaerari, eta bere herriarekin konprometitua egon da. Borrokalari sutsua izan da, lehen egunetik, azken egunera arte”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Helduen euskalduntze alfabetatzea
Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-11 | Leire Artola Arin
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeek girotuko dute eguna

Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.


AEK-k paperik ez duten herritarrek euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du

AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.


Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude