"Aitortza eta babesa", euskal hedabideon eskaria Eusko Jaurlaritzari

  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskal hedabideentzako diru-laguntza deialdiaren ebazpena argitaratu berri duen honetan, Lakuari bestelako politika eskatu dio sektorea ordezkatzen duen Hekimen elkarteak. Prentsa ohar baten bidez, “deialdi honek ez duela proiektu berrietarako tokirik uzten” salatu du Hekimenek, eta sektorearen garapenari traba egin diezaiokeela gaineratu du.


2016ko abenduaren 20an - 16:22
“Administrazioan euskararen erabilera edo euskarazko irakaskuntza araututa daude. Gure hizkuntza normalizazio prozesuan hirugarren hankatzat hartu ohi den hedabideen esparruak, ordea, zer berme dauka?".

“Deialdia diseinatzeko orduan ez dira kontuan hartu Hekimenek luzatutako hainbat gomendio”, adierazi du elkarteak. 2014tik, irismena da Jaurlaritzak laguntza-poltsaren banaketa egiteko darabilen irizpide nagusia (puntuazio osoaren %75), eta aurretik zeudenek indarra galdu dute edo zuzenean baztertu egin dira, hala nola proiektuen finantzazio propioa eta dagoeneko kontuan hartzen ez den produktuen kalitatea.

Bestalde, banatzen den diru-poltsa 2012tik handitu ez dela gogorarazi du Hekimenek.

Hiru urterako deialdia, berrikuntzarako traba

Elkarteak kritikatu egin du, halaber, deialdia urte amaieran kaleratu izana, hots, berandu samar: “Horrek likidezia arazo larriak eragin dizkie hedabideei, eta ezegonkortasun handia sortu du hainbat enpresatan”. Azken deialdiak aurrekoen aldean duen beste berezitasun bat ere kaltegarritzat jo dute: urte bat baino gehiagorako izatea. 2016-2018 epealdirako, zehazki. Horrek galga ezartzen du proiektu berriak abiatzeko orduan, Hekimenen esanetan.

Egoera hori gainditzeko, Jaurlaritzari beste lankidetza esparru bat eskatu dio euskal hedabideen elkarteak. “Baldin eta hedabideak ezinbestekoak eta funtsezkoak badira hizkuntza baten biziberritzerako, eta euskal hedabideek denen artean osatzen badute, norbere esparruan, administrazioak ziurtatu beharko lukeen eskaintza, ondorioz funtzio publikoa betetzen dute”, azaldu du Hekimenek, eta euskarazko hedabide guztien ospea sustatzeko beharra aldarrikatu du. Hitz bitan, “aitortza eta babesa”.

“Administrazioan euskararen erabilera edo euskarazko irakaskuntza araututa daude. Gure hizkuntza normalizazio prozesuan hirugarren hankatzat hartu ohi den hedabideen esparruak, ordea, zer berme dauka, zein arau, zein oinarri legalik?”, galdetu du elkarteak. Gutxieneko egiturari eusteko laguntza sistema egokiaz eztabaidatzeko borondatea agertu du, “jende gehiagorengana iristeko, produktu erakargarriagoak eta eraginkorragoak egiteko eta egungo hegemoniak iraultzeko” helburuarekin beti ere.     


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Eguneraketa berriak daude