Aitor Sarriegik lortu zuen puntu gehien Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalerdian. Larunbatean (1) Ordizian jokatutako saioan Mendiluze sailkatu zen bigarren, eta biak izango Donostiako finalean (abenduaren 16an Illunbe zezen-plazan). Beraiekin batera Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi arituko dira.