Kaixo atariaren sortzaile Aitor Lopez de Aberasturiri eginiko elkarrizketa jaso du ARGIAk, aurki kaleratuko duen 1.970 zenbakian. Bertan Euskal Herrian Internetek bizi duen egoerari buruzko ikuspegi kritikoa nabaria da. Besteak beste, Interneten euskarazko proiektu bat egitea oso garestia dela, erakundeek diru-laguntzak ez dituztela egoki bideratzen eta instituzioek Interneten publizitate gehiago egin beharko luketela uste du Lopez de Aberasturik. Gaur egun Aitor irakaslea da Gasteizko
Diocesanas ikastetxean eta Kaixo ataria proiektu pertsonal gisa, egunero ordu eta erdi inguruz mantentzen du.