Hamasei urtez, Berri Txarrakeko bateria-jolea izan eta gero, taldea utzi du Aitor Goikoetxeak. Taldea sortu zenetik izan da partaide. Taldearen webgunean diotenez, Galder Izagirrek ordezkatuko du Goikoetxea, eta urrian emango du lehenengo kontzertua. Webgunean dago halaber, Goikoetxeak idatzitako agur-komunikatua
Gorka Urbizu da hasieratik irauten duen kidea. 2004an Aitor Oreja gitarristak utzi zuen taldea. 2008an berriz, Mikel Lopez Rubio baxu-joleak. Horren ordez, David Gonzalez sartu zen taldean.